Geroa Baik Zizur Nagusiko Udaltzainen Buruak eta agente batek jasandako erasoa gaitzetsi du
Zizur Nagusiko Udaltzainen buruak eta agente batek Urtezahar gauean haien lana egiten ari zutelarik jasandako erasoa gaitzetsi du Geroa Baik. Etxabe batek eragiten ari zituen iskanbila eta molestiak bizilagun ugarik salatu ondoren bertaratu ziren agente horiei koalizioak bere babesa eta elkartasuna helarazi die.
Geroa Baik bere gaitzespen osoa agertzen du Zizur Nagusian gertatutako erasoen aurrean, onartezinak direlako eta gure gizartean tokirik ez dutelako, eta jarrera intoleranteak deuseztatzeko eta errespetu eta bizikidetza kultura sustatzeko lanean jarraitzeko bere konpromisoa agertu du.
“Horrelako erasoek eta horiek burutzen dituzten bizilagunek ez dute tokirik gure udalerrian eta ez dute Zizur Nagusiko gizartearen gehiengoa ordezkatzen. Zauritutako bi polizien osatzea espero dugu, eta gure babesa eta elkartasuna helarazten diegu, Zizur Nagusiko Udaltzain guztiei hedatuz elkartasun hori”, azpimarratu du Jon Gondán Zizur Nagusiko alkateak.