Itzuli

Geroa Baiko Batzorde Iraunkorrak Maria Solana proposatu du Kongresurako hautagai moduan eta Esther Cremaes Senaturako hautagai datozen Hauteskunde Orokorretarako

Proposamena larunbat honetan berretsi beharko du Kontseilu Nagusiak, koalizioaren organo gorenak alegia

    Geroa Baiko Batzorde Iraunkorrak Diputatuen Kongresurako koalizioaren hautagaitzaren zerrendaburu María Solana Arana izendatzea erabaki du, eta Senaturako Esther Cremaes Maiorga, datozen azaroaren 10eko hauteskunde orokorretarako.

    Koalizioaren organo politiko gorena den Kontseilu Nagusiak berretsi beharko ditu izendapen hauen, datorren urriaren 5ean, larunbatez, egingo den bilkuran.

    María Solana Arana, 1975ean Iruñean jaioa da, Ikus entzunezko Komunikazioan lizentziaduna. 2015-2019 legegintzaldian Geroa Bairen foru parlamentaria izan da, Nafarroako Gobernuko bozeramailea eta Hezkuntza kontseilaria.

    Esther Cremaes Mayorga, 1959an Iruñean jaioa, Erizaintzan diplomaduna da, bai eta Psikologian lizentziaduna eta sexologoa. 2015-2019 legegintzaldian Iruñeko Udalean Komunitate Garapen eta Ekintza Sozialerako Zinegotzi delegatua izan da.

    María Solana eta Esther Cremaesen hautagaitzekin, Nafarroak Madrilen dituen interesen defentsarekin duen konpromiso tinkoa agertzen du Geroa Baik, bai eta Nafarroan frogatu den akordio gaitasuna Gorte Nagusietara eramatekoa ere, ahots aurrerakoi, eraikitzaile eta proposatzaile baten bitartez gainera.

    Izena eman gure buletina jasotzeko