Geroa Baiko bederatzi hautetsiak foru parlamentari moduan akreditatu dira Foru Ganberan
Pasa den maiatzaren 26ko hauteskundeen ondoren aukeratuak irten ziren bederatzi hautagaiak goiz honetan akreditatu dira parlamentario moduan Foru Ganberan datorren legegintzaldirako.
GEROA BAIKO PARLAMENTARIAK
1) Uxue Barkos Berruezo. Iruñean jaioa 19664ko uztailaren 5ean eta seme bat du. Informazioaren Zientzietan Lizentziaduna. 1984-an hasi zuen karrera profesionala Nafarroan RNE eta TVEn. Ondoren Navarra Hoy egutegian eta ETBn egin zuen lan. Kongresuan diputatua 2004 eta 2015 bitartean eta Iruñeko Udalean zinegotzia 2007 eta 2015 bitartean. Nafarroako Gobernuko Lehendakaria 2015-2019 legegintzaldian.
2) Unai Hualde Iglesias. 42 urte (Altsasu). Zuzenbidean lizentziaduna. Altsasuko alkate ohia. Nafarroako EAJko presidentea eta Foru Parlamentuko Lehendakariordea 2015-2019 legegintzaldian.
3) Koldo Martínez Urionabarrenetxea. 66 urte (Eskoriatza). Medikuntzan doktorea, Medikuntza intensiboan espezialista. Bioetikan Europako Masterra eta Giza Sexualitatean Masterra. Geroa Bairen eleduna Foru Parlamentuan 2015-2019 legegintzaldian.
4) María Roncesvalles Solana Arana. 43 urte (Iruñea). Ikus entzunezko Komunikazioan Lizentziaduna. 2015-2019 legegintzaldian Geroa Bairen foru parlamentaria, Nafarroako Gobernuko bozeramailea eta Hezkuntza kontseilaria izan da.
5) Manu Ayerdi Olaizola. 52 urte (Donostia). Ekonomia eta Enpresa Zientzietan lizentziaduna eta Enpresa ertain eta txikien Kudeaketan Aditua. Foru parlamentaria 2011 eta 2015 bitartean eta Nafarroako Gobernuko Garapen Ekonomikoko Lehendakariordea 2015-2019 legegintzaldian.
6) Pablo Azcona Molinet. 38 urte (Lodosa). Nekazal-elikagai industriako langilea. Lodosako zinegotzia LOIU alderdiarekin 2007-2011 legegintzaldian eta Lodosako alkatea LOIU alderdiarekin 2011 urteaz geroztik. Nafarroako Udalerri eta Kontzejuen Federazioko Presidentea 2015-2019 legegintzaldian.
7) Isabel Aranburu Bergua. 59 urte, Iruñean jaioa, Gizarte Lanean Diplomaduna, Eskubide Sozialen Departamentuko funtzionarioa. Iruñeko zinegotzia Nafarroa Bai koalizioarekin 2007-2011 legegintzaldian. Foru Parlamentaria Geroa Bairekin 2015-2019 legegintzaldian.
8) Mikel Asiain Torres. 56 urte (Atarrabia). Kazetaria formakuntzaz eta banka langile ohia. Paz de Ziganda Ikastolako presidente ohia eta Nafarroako Ikastolen Federazioko presidente ohia.
9) Jabi Arakama Urtiaga. 37 urte (Gares). NUPen Enpresen Administraritzan Lizentziaduna. Politika eta Administraritzaren Zientzietan graduatua UNEDen. Genero ikasketetan aditua. Bigarren Hezkuntzako irakaslea. Geroa Bairen parlamentuko laguntzailea 2015-2019 legegintzaldian.