Itzuli

Geroa Bairen adierazpena 2025eko Nafarroaren Eguna eta Euskararen Eguna direla eta

    Nafarroaren Eguna eta Euskararen Eguna diren honetan, etorkizunera ausardiaz eta anbizioz begiratzen dion komunitate batekin gure konpromisoa berresten dugu Geroa Baitik, bere autogobernua konbikzioz defendatzen duena, bizikidetzaren alde egiten duena eta euskara hizkuntza bizi, ireki eta etorkizunez beterik aitortzen duen komunitate batekin. 

    Autogobernua Nafarroaren ongizatea eta aurrerapena bermatzeko

    Nafarroak gaur egun zerbitzu publiko irmoak ditu, bai eta gaitasun fiskal, ekonomiko eta sozial garrantzitsua ere bere autogobernuari eta bere foru erregimenari esker. Nafarroatik eta Nafarroarentzako legeak egiteko gaitasun hori bera da hain zuzen ere eredu propio, eraginkor eta hurbil bat eraikitzea ahalbidetu diguna, gure herritarrei eskubide eta aukerak bermatzen dizkion eredu bat.

    43 urte igaro dira Foruaren Hobekuntza onartu zenetik, eta hala ere, agerikoa den gauza bat gogorarazten jarraitu behar dugu: eskualdatzeko zain dauden eskumen gehiegi daude oraindik. Estatuko gobernu ezberdinek errezelo handiak agertu dituzte historikoki Legeak Nafarroari aitortzen dionari betekizuna emateko. Azken legegintzaldietan aurrera egin da, gure komunitatetik lortu diren akordio politikoei esker, Geroa Baik sustaturik, baina burutu beharreko lana dugu oraindik aurretik.

    Foru Parlamentuak behin baino gehiagotan eskatu duena eskatuko dugu berriro ere Geroa Baitik: Estatuak gure autogobernuarekin bete beharrekoak bete ditzan eta legeak Nafarroako herriari aitortzen dion eskumen maila errespeta dezan.

    Foruaren Hobekuntza, hala ere, ez da testu ukiezina. Zeharo alderantzizkoa: ia ez ditu aldaketarik eduki lau hamarkada baino gehiagotan, eta nafar gizartea bera, bere erakundeak eta bere desafioak modu sakonean aldatu dira. Horregatik, legegintzaldi honetan parlamentuko ponentzian burutzen ari den lana defendatzen dugu, gure Lege Organikoaren erreforma integral baterantz aurrera egiteko, hori bera eguneratu ahal izateko, egungo gizarteari eta erronkei eguneratzeko, gure erakundeak sendotzeko eta Nafarroa leialtasunetik, adostasunetatik eta epe luzeko begiradatik hobetzeko.

    Bizikidetza eta ausardia, gorrotoa eta beldurra ereiten dutenen aurrean

    Autogobernuaren defentsa hau are eta beharrezkoa da orain, Europan edo Atlantikoaren beste aldean ez ezik, Estatuaren baitan ere hazten ari den olatu inboluzionista berri honen testuinguruan, gure etxeko atean baitugu. Nafarroan ere ez gara errealitate honetatik kanpo bizi. Eta kontziente izan behar dugu gure eskutan dagoela honi aurre egitea eta tresna demokratiko hoberenekin egitea, eredu sozial zuzen, parekide eta inklusibo bat eraikiz.

    Nafarroan bizikidetza, ukaezinezko ondarea delako. Gure komunitateak behin eta berriro frogatu du begirunetik eta aniztasunetik aurrera egitea posible dela. Horregatik, abenduaren 3 honetan, beldurraren aurrean ausardiaren balioa aldarrikatu nahi dugu beste behin.

    Gizarte moduan, gu higatu eta etsiarazi nahi gaituzten diskurtsoekin uzkurtzea ezin onartu dezakegu, ez eta gorrotoa eta konfrontazioa sustatu nahi dutenekin. Nafarroak gizarte ausarta dela frogatu du, mota orotako desberdintasunei aurre egin nahi diena eta aukera elkarbanatuen etorkizun baten alde egiten duena.

    Nafarroa kohesiodun batengan uste osoa dugu, irekia eta bere buruarengan konfiantza duen Nafarroa batengan, aniztasuna errespetatzen duena eta gu zatitzea bilatzen duten mezu baztertzaileak ukatzen dituena.

    Euskara: kohesio, nortasun eta etorkizunerako hizkuntza

    Eta kohesio, nortasun eta bizikidetza elementua da hain zuzen ere gure hizkuntza propioa: gure Lingua navarrorum. Euskararen Egun honetan, Geroa Baik berretsi egiten du gure hizkuntza aberastasun amankomuna dela, elkartzen gaituen ondarea eta etorkizunera proiektatzen gaituena.

    Euskara ezin da zatiketarako arrazoi izan, erabat aurkakoa, harro egoteko arrazoi izan behar du. Horregatik, gure hizkuntzak askatasunez eta begirunez elkar bizitzen diren Nafarroa bat defendatzen dugu, eta bertan euskara naturaltasunez garatzen den Nafarroa bat, inposaketarik gabe, baina debekurik gabe, aukera berdintasunerako, modernitaterako eta munduarekin konektatzeko tresna moduan ulertuz.

    Nafarroaren etorkizunak ere gure hizkuntza propioa babestu, sustatu eta normalizatu behar du, hizkuntza erabiltzen eta ikasten dutenak lagunduz eta, noski, gure ondorengo belaunaldientzako ondare baliotsu moduan ulertuz.

    Izena eman gure buletina jasotzeko