Geroa Bairen adierazpena A29 dela eta
Datorren azaroaren 29rako hauteskunde orokorren deialdia, polarizazio politiko handiko eta ultraeskuina Estatuko Gobernura iristeko benetako arrisku egoeran iritsi dela azpimarratu du Geroa Baik; eta eszenatoki honen aurrean, koalizioaren iritziz jarrera eskuzabal eta eraginkorrak beharrezkoak dira hori ekiditeko helburua elkarbanatzen duten indar politikoen aldetik.
Zentzu honetan, ultraeskuinari irabazteko Nafarroak paper aktiboa joka dezakeela eta jokatu behar duela defendatzen du Geroa Baik. “Beti defendatu dugun moduan, ultraeskuina hautestontzietan garaitzen da”, azpimarratu du koalizioak.
Horregatik, datozen orduetan Geroa Baik proposamen bat egingo die bere erantzukizun organoei, Nafarroako Gobernua sostengatzen duten formakuntzei deialdia egiteko datozen hauteskunde orokorren aurrean lankidetza formula eraginkorrak biltzeko helburuarekin.
“Nafarroan aurretik jada landu ez dugunik ez dugu proposatzen, baina orain irmotasun handiagoa bilatzen dugu apustu honetan”, nabarmendu du Geroa Baik. Eta apustu hori, koalizioaren iritziz, gehiengo plural eta aurrerakoiak mesedetzera bideratu beharra dago, bai Diputatuen Kongresuan bai eta Senatuan ere.
Helburu honetan aurrera egiteko, Nafarroako Gobernua sostengatzen duten formakuntzekin bilera egitea planteatuko du Geroa Baik, azaroaren 29ko hauteskundeei begira balizko lankidetza formulak lantzeko helburuarekin.