Itzuli

Geroa Bairen adierazpena Belateko obren gainkostuari buruzko espedienteari Interbentzio Nagusiak jarritako etete eragozpenbidearen aurrean

    Nafarroako Gobernuko Interbentzio Nagusiak Belateko tunela bikoizteko proiektuaren 1. Zk aldaketari jarritako etete eragozpenbidearen zorroztasunaren aurrean bere kezka agertu du Geroa Baik. Txostena arreta eta zorroztasun osoz analizatzeko adina larritasun eta garrantzia duela deritzo koalizioak. Horregatik guztiagatik, Interbentzio Nagusiak dioena bere osotasunean aintzat hartzen ez duen edozein tramiterik ez dugu onartuko. Gainera, eta honi loturik, dagozkion erantzukizun politikoak ebatzi beharko dira eta Geroa Baitik une honetan bertan premiatzen dugu horretara. 

    Modu sakonean kezkatzen gaitu Lurralde Kohesiorako Departamentutik emandako informazioak, Interbentzioaren txostenean adierazten diren kausekin harremanik ez edukitzea, ez eta Gobernuko Ordezkaritzaren edo Meatze sailaren babesik ez edukitzea. Departamentuak eskainitako azalpenen eta interbentore nagusiaren txostenaren arteko ezberdintasunek, zalantzak areagotu baino ez dute egiten, proiektuaren aldaketarako justifikazio egokia eta gainkostuak zilegiak ote ziren alegia.

    Horregatik guztiagatik, Geroa Baik zuhurtzia osoz jardungo du espediente honen aurrean, bai eta zerbitzu juridikoek eta kontrolerako organoek diotenarekin bat, hemendik aurrera hartuko den edozein erabaki legezkotasunarekin eta interes orokorraren bat dagoela bermatuz.

    Gobernu akordioaren jarraipen batzordea

    Halaber, eta honen garrantzia instituzional eta ekonomiko nabarmena jakinik, Geroa Baik Gobernu akordioaren jarraipen batzordearen bilera eskatu du gai hau jorratzeko.

    Azkenik, Geroa Baik bere konpromisoa berresten du gardentasunarekin, kudeaketa egokiarekin eta baliabide publikoen erabilera zuzena bermatzen duten kontrol prozedimenduekiko erabateko begirunearekin.

    Izena eman gure buletina jasotzeko