Geroa Bairen adierazpena Chivite Lehendakariaren gobernuaren birmoldaketa dela eta
Geroa Baik ziurtatu duenez, María Chivite lehendakariak iragarri duen Nafarroako Gobernuaren birmoldaketa, Foru Exekutiboko esparru sozialistaren baitan esklusiboki egondako gobernu krisi bati erantzuten dio. Horrela, PSNren barne birmoldaketa bat da hau eta Geroa Bairen ardura diren departamentuengan ez du eraginik.
Lehendakariak azaldu duenaren aurrean, Geroa Baik ziurtatzen du ez dagoela inolako inertziarik Foru Exekutiboaren baitan Geroa Bairen aldetik garatutako politiketan; alderantziz, koalizioak azpimarratu duenez, Nafarroarentzako bultzada politiko eta estrategiko handiko gaiak mahaigaineratuz hasi du ikasturtea, hala nola Industriaren Foru Legea, Osasunaren Foru Legea, Landa Garapen eta Despopulazioaren Foru Legea, bai eta Sekretu Ofizialen Legearen erreforma eskatuz Estatuari, Nafarroako Gobernutik bertatik, honako hau garrantzia handiko ekimena delarik Nafarroako biktimentzako erreparazioa lortzeko.
Testuinguru honetan, Geroa Baik deia egiten dio Nafarroako Gobernuko Lehendakaritzari gai hauekin bat egin dezan eta lehenetsi ditzan, funtsezkoak baitira Foru Komunitatearen garapen ekonomiko, sozial eta demokratikoarentzako.
Bestalde, koalizioak zorterik hoberena opa die Foru Exekutiboan erantzukizun berriak hartuko dituztenei. Hala ere, Geroa Baik ohartarazi du zaindari arituko dela aldaketa hauek Nafarroarentzako gako diren gaiak moteldu ez ditzaten eta gai garrantzitsuengan eragin okerrik eduki ez dezaten, hala nola Funtzio Publikoaren Estatutuan edo Trafiko eskumenaren transferentzia prozesuan, Foruzaingoaren mando eta kontrol zentroaren esklusibotasuna galtzeko atea irekitzera inolaz ere ez irekitzera.
Azkenik, Geroa Baik jakitera eman du Gobernu akordioaren segimendurako batzorde bat deitzea eskatu duela, Foru Exekutiboko Lehendakariaren aldetik egindako aldaketa guztien arrazoiak sakontasun handiagoarekin ezagutzeko helburuarekin.