Geroa Bairen arabera Mendozak “aldaketa handiak egin izana darama berarekin, kritika handienak jaso dituen kontseilaria izan arren”
Geroa Bairen parlamentuko eledun Koldo Martínezek, José Luis Mendoza Hezkuntza Kontseilariaren dimisioaren ondoren ziurtatu duenez, “oposizioaren aldetik kritika handienak jaso dituen kontseilaria izan arren, aldaketa garrantzitsuak egin izana darama berarekin”.
Martínezek, Europa Pressi egindako adierazpenetan nabarmendu du Mendozari “zaila izango zela bagenekien departamentu baten buru izatea egokitu zitzaiola eta erantzun gogorra jasoko zuela oposizioaren aldetik, gakoa den departamentua baita azken finean”.
“Badakiguna da José Luis Mendozak aldaketa garrantzitsuen buru egon dela, hala nola 5 urtetan egin den lehen LEP; PAIren berrikusketa eta ondorengo hobekuntza; D eredua Nafarroa osora zabaltzeko gai izan da; edota ratioak ikasgelako 25 ikasletara leheneratzea”, baloratu du Geroa Baiko eledunak.
Horregatik guztiagatik, bere “kudeaketa eta lana” eskertu dio Mendozari, bai eta “oposizioaren aldetik jaso dituen kritika bortitzak aguantatu izana” ere.
Halaber, Martínezek Hezkuntza Departamentuko buru jarriko den María Solanari “munduko zorterik onena eta elkarlana” opa dio.
Koldo Martínez