Itzuli

Geroa Bairen arabera oraingo errentaren kanpainak justizia eta berdintasunaren irizpideak berreskuratzen ditu

Jokin Castiella Jokin Castiella

Jokin Castiella Geroa Baiko parlamentariak gaur goizeak ohartarazi duenez “aurtengo errentaren aitorpenaren kanpaina, UPN eta PSNk 2014an hitzartu zuten eta 2015eko aitorpenean ezarri zen zerga erreformaren aurreko justizia eta berdintasun irizpideetara itzultzen da”.

Castiellak gogorarazi du “jada 2015ean Kontuen Ganberak diru sarrera ez finantzarioak –zengak- handitzera premiatzen zuela foru Komunitateko kontuei eustsi ahal izateko eta murrizketa ekiditeko, horregatik orain bide zuzenetik ekiten ari zaiola uste dugu”.

Geroa Bairen parlamentariaren iritziz “2014koaren antzekoa den egoera batera itzuli gara, UPN-PP-PSNren zerga erreformaren aurretikoa eta hausteskundekoia, arriskutsua eta uneko beharrei erantzuna ematen ez ziena alegia. Haien arduragabekeriak kontuen jasangarritasuna kolokan jarri zuten, baina gaur, Gobernu honek ezarritako zerga politikari esker, AiRef bai eta Standards & Poorsen, besteak beste, oniritzia dute kontuek.

Castiellaren hitzetan “aurten ikusiko ditugu aldaketaren indarrek onartutako zerga erreformaren emaitzak, diru sarrerak handitzeko helburuarekin egina zerbitzu publikoen hobetzean inbertitzeko UPNren aldetik kudeaketa tamalgarri baten ondoren”. Hazkunde ekonomikoa suspertzea helburua duten diru sarrerak ere.

Azkenik, foru parlamentariak azpimarratu du “gizarte baten zerga diseinua ezberdintasunak murrizteko tresnarik garrantzitsuenetako bat dela, eta horrek dakarren eragin soziala zeharo positiboa” dela.

Izena eman gure buletina jasotzeko