Geroa Bairen Batzorde Iraunkorrak datorren Nafarroako Gobernuan edukiko duen ordezkaritza onartu du
Ana Ollo, Mikel Irujo, Jose Mari Aierdi eta Fernando Domínguez dira koalizioaren organo gorenak aukeratu dituen pertsonak
Geroa Bairen Batzorde Iraunkorrak, koalizioaren organo exekutibo gorenak alegia, gaur arratsaldean bilera egin ondoren aho batez onartu du datorren Nafarroako Gobernuan edukiko duen ordezkaritza.
Horrela, Geroa Baik Ana Ollo Hualde izendatu du Nafarroako Gobernuko lehendakariordetzarako eta Herritarrekiko Harremanetarako kontseilari izateko.
Mikel Irujo Amezaga da Industria, Trantsizio Ekologikoa eta Enpresa Trantsizio Digitalaren departamentua zuzentzeko koalizioak izendatu duena pertsona.
Landa Garapen eta Ingurumen departamentua zuzentzeko, Geroa Bairen Batzorde Iraunkorrak José Marí Aierdi Fernández de Barrena izendatzea adostu du.
Azkenik, koalizioak Fernando Domínguez Cunchillos izendatu du Osasungintza sailaren buru egoteko.
Geroa Baik lau pertsona hauen profil profesionala eta ibilbide politikoa nabarmendu ditu, Nafarroak aurre egin beharreko erronka handiei zorroztasunez eta arduraz helduko dietela ziurtatuz, erronka horien artean osasungintza publikoaren berrindartzea, beharrezko trantsizio ekologiko, energetiko eta digitalari heltzea, edo pluraltasuna aitortzeko politika publikoak eta bizikidetzaren aldeko apustua nabarmenduz.
Halaber, koalizioaren organo gorenak baloratu duenez, hirugarren aldiz jarraian Nafarroak gobernu aurrerakoi eta plurala edukiko du, egonkortasunaren, elkarrizketaren eta lankidetzaren aldeko apustua finkatuz.