Itzuli

Geroa Bairen ebazpen bat onetsi da, Estatuko Gobernua premiatuz aintzat har dezan Nafarroako Gobernuak potentzia elektrikoa dela-eta egindako eskaria

Industriak Foru Komunitatearen BPGaren % 32 egiten duela eta garapenerako eta ongizate-estaturako oinarria dela aintzat har dadin eskatu du Ganberak

    Mikel Asiain Mikel Asiain

    Parlamentuaren osoko bilkurak ebazpen bat onetsi du gaur UPNren PSNren, Geroa Bairen, PPNren, Talde Mistoaren eta atxiki gabeko parlamentariaren aldeko botoekin eta EH Bilduren eta Contigo-Zurekinen abstentzioekin. Horren bidez, Estatuko Gobernua premiatzen da “aintzat har dezan Nafarroako Gobernuak potentzia elektrikoa dela-eta egindako eskaria eta, hartara, egin beharreko aldaketak egin ditzan plangintza elektrikoaren zirriborroan”.

     

    Geroa Baik aurkeztu duen ebazpenak, zioen azalpenean, industriak “gure erkidegoaren BPGaren % 32 egiten duela eta, hortaz, gure garapenerako eta gure ongizate-estaturako oinarria dela” gogorarazten du Estatuaren planteamentuaren aurrean, zeinak Foru Exekutiboaren eskaera ezeztatu baitzuen.

     

    Ildo horretan, joan den irailaren 18an, Industriako eta Enpresen Trantsizio Ekologiko eta Digitalerako kontseilari Mikel Irujok Energiako estatu-idazkari Joan Grizardi helarazitako Nafarroaren energia elektrikoaren arloko eskaria aztertzeko deia egiten da, plangintza elektriko berrirako ezarritako zirriborroarekin alderatuta.

     

    Izena eman gure buletina jasotzeko