Geroa Bairen iritziz 'berehalako itzulpenak' debekatzen dituen Estrasburgoko ebazpena "lotsagarria da Espainiar Estatuarentzako"
Geroa Baik bere poza agertu du Estrasburgoko Auzitegiaren ebazpenaren aurrean, ‘berehalako itzulpenak’ deiturikoak debekatzen baititu Giza Eskubideen Europako Hitzarmena urratzen duelako, eta ebazpen horrek ‘espainiar Estatua egoera lotsagarri eta lotsarazle batean uzten duela” iritzi du.
PPren Gobernuak beste herrialdeetan sufritzen ari duten pertsonekiko agertu duen egonkortasun eza deitoratu du eta, zentzu honetan, espainiar Estatuak orain dela bi urte errefuxiatuekin hartutako konpromisoari heltzearen beharra azpimarratu du.
“Tamalgarria da berriro ere milaka migratzaile eta errefuxiatuk bizi duten egoera dramatikoa salatu behar izatea, Europar Batasunak eta Rajoyren Gobernuak ere utzikeriaz jardun baitute”, nabarmendu du Geroa Baik. “Bi urteren ondoren, tamalgarria da errefuxiatuei gizarteak eskatzen duen harrera emateko neurri bakar bat ere hartu ez izana”, gaineratu du.
Azkenik, koalizioak berriro ere premiatu du “migranteak eta errefuxiatuak bizi duten krisi humanitario egoera bideratzeko larrialdiko neurri zehatzak jartzera” eta pertsona guztientzako giza eskubideen defentsaren aldeko apustua berretsi du.