Itzuli

Geroa Bairen iritziz Erriberara kalitatezko ura eramateko Gobernuaren proposamenak UPN, PSN eta PP-ren demagogia desmuntatzen du

Koalizioak adierazi duenez Erriberara ura prezio egokian eramateko helburua betetzen da, eta ez aurreko UPNren gobernuek egin zutena

Unai Hualde Unai Hualde

Unai Hualde Geroa Bairen parlamentariak oso modu positiboan baloratu du  Nafarroako Gobernuak azken urtean egindako lan zorrotza “Erriberan ureztatzeko eta edateko eta industriarako ura hornitzeko beharrei alternatiben definizioan”, INTIA eta NILSA elkarteen bitartez Barkosen exekutibotik bai eta Geroa Baitik ere beti gai honen inguruan agertu dugun konpromisoa betez.

Hualdek gogorarazi du “Geroa Baik beti defendatu duela Erriberara kalitatezko ura eramateko beharra baina, hori bai, prezio egokian eta horregatik beti kritikatu dugu UPNren gobernu ezberdinen kudeaketa, Nafarroaren etorkizuna azpiegitura handiekin eta itzalpeko ordainsariekin hipotekatu baitu”.

Zentzu honetan, parlamentariak gogorarazi du “aurreko gobernuek CANASA enpresan utzitako egoera ekonomiko txarra eta jatorrizko proiektuaren garapen kuoten gorakadak ureztatzaileengan eduki zezakeen eragina”. Hualdek azpimarratu duenez gaurko aurkezpena Gobernuaren berrikusketa lanean puntu eta jarrai bat da, “orain ureztatzaileekin eta Estatuarekin hitz egiten jarraitu behar baita, alternatiba horren definizioarekin Erriberara edateko eta ureztatzeko uda eramateko helburua betetzeko modurik egokiena eta finantzaketa eredurik egokiena ikusteko”.

Hualderen iritziz gaur Gobernuak egindako aurkezpenarekin “UPN, PSN eta PP-k erabilitako demagogia desmuntatzen da, Erribera Gobernu honen aurka erabiltzeko obsesioa baitute”. “Geroa Baitik beti defendatu dugu Erriberak kalitatezko ura edukitzea merezi duela eta aurrekontu egoki batekin egin daitekeela gainera”, amaitu du. 

Izena eman gure buletina jasotzeko