Itzuli

Geroa Bairen iritziz esleipen publikoetan ez da jarraibiderik, presiorik ez eta ordainik frogatu

Azconaren aburuz beharrezkoa da zuhurtzia handiz jardutea Belateko espediente honekin harremana duten gaiekin, gaur egun prozedimendu administratibo baten xedea baita, eta judiziala ere izan daiteke

    Pablo Azcona Pablo Azcona

    Asteazken honetan Geroa Baik adierazi duenez, “esleipen publikoetan ez da jarraibide politikorik, kanpo presiorik edo aurretiaz erabakitzera bideraturiko jardunik frogatu” Nafarroako Parlamentuko ikerketa batzordean analizatu diren esleipen publikoetan.

    Ikerketa batzordean burututako lanaren ondoren jasotako ondorioen dokumentuan, Geroa Baik dio “ez dela ordain emanik, onura pertsonalik ez eta konpentsazio mekanismorik egon denik frogatu aztertutako kontratazio prozedimenduetan”.

    Ikerketa batzordean burututako lanen ondorioak aurkezteko epea emaitzen zen egun berean Pablo Azcona Foru Parlamentuko Geroa Bairen bozeramaileak, Blanca Regúlez parlamentariarekin batera eskaini duen prentsaurrekoan, ziurtatu du “agerraldia egin duten kontratazio mahaietako eta kontratazio organoetako arduradunek modu zuzenean, espresuan eta kontraesanik gabe adierazi dutela ez dutela jarraibide politikorik jaso haien erabakien inguruan”.

    Pablo Azconak zehaztu du Geroa Bai lanean dagoela, batzordea sortzea proposatu zuten beste taldeekin batera, “ondorio eta gomendio dokumentu bat lantzen, hauek elkar banatuak izan daitezkeelarik, parlamentuko esparrutik erantzun elkarbanatua, zorrotza eta erabilgarria eskaintzeko helburuarekin”. “Gardentasun instituzionala, kontrol demokratikoa eta kontratazio publikoaren etengabeko hobekuntza sendotzeko borondatea agertzen du batzordea sortzea proposatu zuten taldeen elkarlan honek”, ziurtatu du. 

    Bere ondorioei dagokienez, Geroa Bairen bozeramaileak azpimarratu du Belateko tunelen espedienteari dagokionez, “antzemandako desadostasunek eta kontrol organo ezberdinek emandako irizpenek agerian uzten dutela etorkizunean egongo diren kontratazio publikoko prozesuetan bermeak sendotzeko beharra”.

    Edozein kasutan, Pablo Azconak ziurtatu duenez, “eztabaida administratibo edo juridikoek, hauek garrantzitsuak direnean ere, ez dutela haiek bakarrik frogatzen jardunbide edo esleipen ustelik egon denik analizaturiko esparruan”.

    Gainera, ikerketa batzordeak Belateri buruzko bere lana “esparru erabat teknikoan” egin duela azpimarratu du, “jazotakoen analisira eta erantzukizun politikoen garbiketara mugatuz, bere horretan jarraitzen duten beste prozedimenduetan sartu gabe”.

    Geroa Baiko bozeramaileak gaineratu duenez, “beharrezkoa da zuhurtzia handiarekin aritzea Belateko espedientearekin harremana duten gaietan, gaur egun prozedimendu administratibo baten xede baita, eta judiziala ere izan daiteke”. “Identifikaturiko eztabaidak, kasu bakoitzean eskumena duen instantziak ebatzi beharko du, batzorde honen ondorioek prozedimendu horiek ordezkatu edo baldintzatu gabe”, azpimarratu du.

    Belateko obrari dagokionez ere, Azconak azaldu du “UCOren bigarren txosten bat ezagutu dela, urte amaierakoa, salaketa bati erreferentzia eginez eta espedientearen ikerketa epaitegietara eramateko balizko eskakizun batekin, horrek egiaztatu dezakeelarik gai hau oraindik irekita jarraitzen duela”.

    Geroa Baiko bozeramaileak defendatu duenez, “kontratazio publikoko berme-mekanismoen esfortzua, balorazio sistemen hobekuntza, dokumentuen trazagarritasunaren sendotzea, kontrolaren prebentzio mekanismoen finkatzea eta gardentasun, integritate instituzional eta gobernu onaren politiken jarraitasuna” funtsezkoak dira. “Zentzu horretan egingo du uneotan amaitzen ari dugun  gure proposamen dokumentuak. Era berean, ikerketa batzorde hau sustatu genuen taldeekin ondorio elkarbanatu sorta bat finkatzea da gure helburua”, nabarmendu du.

    Pablo Azconaren aburuz, batzordearen lanak “modu argian ahalbidetu du susmo polizialak, gatazka administratiboak eta berariaz egiaztatu diren gertakariak ezberdintzea, modu honetan parlamentuko analisiaren kalitatea sendotuz”. “Batzordearen lanei esker, aztertutako espedienteen ikuspegi zabala, plurala eta kontrastatua lortu da”, defendatu du.

    Izena eman gure buletina jasotzeko