Itzuli

Geroa Bairen iritziz 'La Manada'-ren sententziak inpunitate mezu arriskutsua igortzen du emakumeenganako erasoen aurrean

Geroa Baik ziurtatu duenez, ´La Manada’-ko kideei 9 urteko espetxe zigorra konfirmatu duen Nafarroako Auzitegi Gorenaren sententzia lotsagarria, bidegabea eta amorragarria da, eta biktimaren hitza zalantzan jartzen jarraitzen du, erasotutako emakumeen hitzak bere erasotzaileena baino sinesgarritasun bera ez duela frogatuz.

Koalizioaren aburuz, sententzia honek emakumeenganako erasoen aurrean inpunitate mezu arriskutsu bat igortzen du berriro ere, eta biktimei zein gizarte osoari ere, bortxaketen eta erasoen aurrean bere burua babesteko ardura haien erantzukizuna denaren ideia helarazten dien, bai eta erasoaren baitan bortizkeria edo larderia egon zela frogatzearena.

Geroa Baik gogorarazi duenez Nafarroako Parlamentuak mozio bat onartu zuen koalizioaren ekimenez, Gobernu zentrala premiatuz Kode Penala aldatu zezan modu argi eta garbian agertzeko baimenik gabeko sexu harremanak sexu erasoak direla, hau da, bortxaketak, eta debate hori lehenbailehen Kongresuan egin dadi eskatu du.

Koalizioak modu positiboan baloratzen ditu Iruñeko Udalak eta Nafarroako Gobernuak ere iragarri dituen helegiteak, bai eta prozesu guztian zehar Nafarroako herritarren gehiengoak biktimari agertu dion babesa ere, behin berriro ere gizartea justiziaren aurretik doala frogatuz.

Azkenik, Geroa Baik gizarteko alor guztietatik edozein indarkeria matxistaren arrasto deuseztatzeko lanean jarraitzeko bere konpromisoa berretsi du, bai eta emakumeekiko eraso eta indarkeria onartzen ez dituen gizarte parekideago bat lortzeko ere.

Izena eman gure buletina jasotzeko