Itzuli

Geroa Bairen iritziz ulergaitza da EH Bilduren jarrera Maravillas Gaztetxeari dagokionez

Geroa Baik ulergaitza deritzo EH Bilduren jarrera Maravillas Gaztetxeari dagokionez, formakuntza horrek Nafarroako Gobernuaren aurkako kritikak jaurti baititu Rozalejoko Markesaren eraikina husteko neurri kautelarrak hartzea eskatu duelako.  

Horrela, Geroa Baik gogorarazi du 2018ko apirilaren 27an emandako ebazpen baten bitartez, EH Bilduko Joxe Abaurrea Iruñeko Udaleko Hiri Bizigarria eta Etxebizitza zinegotzi delegatuak Rozalejoko Markesaren jauregiaren eraikinean edozein aisialdi jarduera edo ikuskizun publiko mota egitea debekatu zuela.

“Nafarroako Gobernuak, EH Bilduko zinegotziak bere unean egin zuen moduan, indarrean dauden legeetan oinarrituz hartu behar izan du erabaki hau eta eraikin horren okupazioa zela eta aurretik zegoen salaketagatik”, azpimarratu du koalizioak. “Ezin dugu EH Bilduk Foru Exekutiboari egiten dion kritika elkar banatu ez eta ulertu ere, bere formakuntzatik gaztetxea husteko pausoak eman direnean ere”, amaitu du.

Izena eman gure buletina jasotzeko