Geroa Bairen Kontseilu Nagusiak azaroaren 10eko hauteskunde orokorretarako Kongresurako eta Senaturako zerrendak berretsi du
Geroa Bairen Kontseilu Nagusiak, hots koalizioaren organo politiko gorenakdatorren azaroaren 10eko hauteskunde orokorretarako María Solana Arana Diputatuen Kongresurako zerrendaburu izatea berretsi du, bai eta Esther Cremaes Mayorga Senaturako ere.
Diputatuen Kongresurako María Solana buru duen zerrenda Daniel Innerarity Grau, Juana García Santamaría, Iñaki Cabasés Hita eta Amaia Arrizabalaga Idiakezek osatzen dute.
Senaturako zerrendari dagokionez, Esther Cremaesekin batera José Antonio Beloqui Colomo eta Antso Fernández Oregi izendatzea onartu da ere.
Geroa Baik nabarmendu duenez, hauteskunde orokorretara aurkeztu diren zerrendek Nafarroako interes orokorrarekin konpromiso osoa duten pertsonek osatzen dituzte, Gorte Nagusietan izpiritu eraikitzaile eta proposatzailearekin lan egiteko prest eta Nafarroaren ahots propio, plural eta aurrerakoia eramateko helburuarekin.