Itzuli

Geroa Bairen susmo eta haserrea adierazi du Barkosek, EH Bilduko Oskar Matute OANAren gehiengoa kontrolatzeaz harro agertu ostean

    Uxue Barkos Uxue Barkos

    Atzo Ustelkeriaren Aurkako Bulegoaren inguruan EHBilduk egindako adierazpenak ezagutu genituen eta Bulegoaren eginkizunen distortsio onartezina direla deritzogu, bai eta organo honen ikerketekin harremana duten pertsonen eskubideen urraketa larria ere.

    Zehazki, Diputatuen Kongresuko osoko bilkuran, Oscar Matute formakuntza honen bozeramaileak hala esan zuen hitzez-hitz: “ahaztu egin zaio esatea -UPNri-, dena delakoagatik, aipatutako organo hori -OANA/Ustelkeriaren Aurkako Bulegoa alegia- bere gehiengoan EHBilduk kontrolatzen duela”.

    Hau ez da inondik inora lapsus bat; egia eta ezaguna da EH Bilduk bere zuzendariaren izena proposatu zuela eta erreferentzia hori egin izana ez da gaizki-ulertua izan.

    Ez, EHBilduk argi eta garbi ziurtatzen duena zera da; Bulego honen gehiengoa formakuntza politiko horrek kontrolatzen duela.

    Adierazpen hauen larritasuna ikusirik, Geroa Baitik honakoa esan nahi dugu: Lehenik, OANA/Ustelkeriaren Aurkako Bulegoak Nasuvinsa-ri buruz egindako txostenean dauden akats ulertezinek harridura eta ondoeza eragin dizkigute, kontuan izanik gaitasun juridiko nabarmena duen organoa dela; baina orain, adierazpen hauen ondoren, susmo eta haserrea eragiten digute.

    Gogorarazi nahi dut, Aierdi kontseilariak eta Bayona jaunak Nasuvinsa-ko zuzendari ohi moduan pasa den astelehenean jada salatu zuten moduan, ulertezina dela nola OANA/Ustelkeriaren Aurkako Bulegoak, bere salaketaren zati handiena oinarritzeko, indarrean ez zegoen lege baten atal bat bete ez izana erabiltzea.

    Eta orain, Matute jaunaren adierazpenen ondoren, astelehenean ulertezina zena, orain, gutxienez, susmagarria iruditzen zaigu.

    Bigarrenik, organo honen ikerketekin harremana duten pertsonen eskubideen urraketa larria azpimarratu nahi dugu, izan ere formakuntza politiko batek -kasu honetan EHBilduk- modu publikoan harrotasunez dio, parlamentuaren egoitzan gainera!, OANA/Ustelkeriaren Aurkako Bulegoa “bere gehiengoan” kontrolatzen duela. 

    Eta arduratzen gaituen gai honetan bereziki: inork, Nafarroako mapa politikoan, ez du ahazten azken hamarkadetan eta udal politikagintzan José Mari Aierdik izan duen protagonismoa. Lekunberriko alkatea 32 urtez, Aierdi erreferentea izan da eskualdean eta bereziki kritikoa EHBilduk eta bere aurreko marka ezberdinek zonaldean izan duten ezarpen hegemonikoarekin.

    Orain, OANA/Ustelkeriaren Aurkako Bulegoko zuzendaria proposatu zuenak ziurtatzen badu organo hori “bere gehiengoan EHBilduk kontrolatzen duela”, zalantzan jarri beharko dira kasu honen inguruko bere balorazioak eta interpretazioak, eta are eta larriagoa bihurtzen du Bulegoak emandako txostenari alegazioak egitea eragotzi izana, kasu honetan José Mari Aierdiri, baina baita besteei ere.

    Izena eman gure buletina jasotzeko