Geroak Bai-k Altsasun egindako ETA-ren anagrama duen margoketa gaitzetsi egiten du
Altsasuko Geroa Bai-k gaitzetsi egiten du "Gudari Eguna 'dela-eta Altsasun egindako hainbat margoketa, zeinEk iragan triste batera eramaten gaituzten.
“Lavadero” udal eraikinean egindako margoketan ETA erakunde terroristaren anagrama agertzen da eta hori “biktimekiko iraina eta gure herriaren memoriarekiko eta bakearekiko errespetu falta da”.
Altsasuko Geroa Bai-ren Herrigunean mezu horien agerpenak sumindu egiten gaitu eta guztiz onartezina iruditzen zaigu, ez baitute batere laguntzen gure herriko eta Sakanako bizikidetzan.
Azpimarratu beharra dago ere “Lavadero” eraikinean egindako ETA erakunde terroristaren anagrama duen margoketaren ezabapenak 604,00€ kostua izango duela.