Itzuli

“Gerraren laztasunak lehen pertsonan pairatzen ari dituzten errefuxiatuak” hartzeko deia egin dio Uxue Barkosek Europar Batasunari

    Uxue Barkos Uxue Barkos

    Errusiaren aldetik Ukrainaren inbasioa aipatu du Uxue Barkos Geroa Baiko bozeramaileak Parlamentuko Mahai eta Eledunen Batzarraren ondoren. Barkosek “ Ukrainaren inbasioaren aurrean ‘gerrari ez’ aldarrikatu du 20 urte beranduago eta agerikoa da erantzukizuna errusiar Gobernuarena dela”. Gainera, gerra garaian ere funtsezko tresna diren “diplomazia eta konponbide bilaketa” aldarrikatu ditu. “Gerraren laztasunak lehen pertsonan pairatzen ari dituzten errefuxiatuak” hartzeko deia egin dio Europar Batasunari ere.

    Halaber, Geroa Baiko bozeramaileak Saharako herriak bizi duen egoera aipatu du ere, Saharako Errepublika Arabiar Demokratikoaren 46. urteurrena dela eta.

    Bestalde, EAEren aldetik Mikel Zabalzari zor zitzaion aitormena nabarmendu nahi izan du, eta kazetarien galderei erantzunez, sexu segregazioa egiten duten ikastetxeei hitzarmena kentzeko  Nafarroako Gobernuaren erabakia aipatu du ere, edozein kasutan finantzaketa 2016 urteraino mantenduz hala ere. Gai honi buruz Barkosek nabarmendu duenez, “Geroa Bairen iritziz ikasturte honetan pauso garrantzitsua eman da Nafarroako ikastetxeetan sexu segregazioari amaiera emateko”.

    Izena eman gure buletina jasotzeko