Itzuli

Gizarte kohesioarekin eta kalitatezko enpleguarekin duen konpromisoa berretsi du Geroa Baik krisialdi sanitario, ekonomiko eta sozialak ez ohiko moduan markaturiko Maiatzaren Lehen honetan

2008ko krisialdiarekin irekitako arrakalak errepikatzea ekiditeko lanean ari da koalizioa eta enpresetara itzultze mailakatuan segurtasun neurriak ahalik eta handienak izan behar dutela azpimarratu du

Kohesio sozialarekin eta kalitatezko enpleguarekin duen konpromisoa berretsi du Geroa Baik, “koronabirusak sortutako krisialdi sanitario, ekonomiko eta sozialak ez ohiko moduan markaturiko”maiatzaren 1aren ospakizunean, langileen Nazioarteko Egunean alegia, eta enpresetara itzultze mailakatuan segurtasun neurriak ahalik eta handienak izan behar dutela azpimarratu du, “osasuna beste edozein gairen gainetik egon behar baita”.

Koalizioaren arabera, “osasun alarma egoerari ia ziurtasun osoz atzerakada ekonomiko bat gaineratuko zaio, krisialdi sozial garrantzitsu bat sor daitekeelarik ere”. Horregatik, Geroa Baitik tinko ari gara lanean iraganean eman ziren formulak, hots 2008ko finantza krisialdian, errepika ez daitezen, gure gizartean arrakala handiak sortu baitziren, pasa den legegintzaldian ixten saiatu ginen arrakalak hain zuzen ere. “Orduan erabili ziren formulak, gogora dezagun, murrizketetan oinarritu ziren bakarrik. Gizarte kohesioa eta gure Komunitatearen lurralde oreka mantentzearen aldeko apustua egin genuen, aldaketaren legegintzaldian berreskuratuz horiek”.

Horregatik, krisialdi berri hau hasi zen lehen egunetik, lanaren errentak bermatzeko premiazko beharra dugu, horretarako bizitzen ari dugun geldialdi ekonomikoaren egoera arintzeko hainbat neurri proposatuz.

Behin berriro ere kalitatezko enpleguarekin dugun konpromisoa berretsi nahi dugu, gazteria, emakume eta epe luzeko langabetuengan arreta berezia jarriz, eta Aldi Baterako Lan Erregulazio Espedienteek arintzeko gai diren enpleguak mantentzeko orduan asmo handiagokoak eta eraginkorragoak izan behar dugula berresten dugu ere.

Izena eman gure buletina jasotzeko