Itzuli

Gizarte Segurantzako hitzorduetan dagoen kolapsoari buruz galdetu dio Koldo Martínezek Gobernuari

    Koldo Martínez Koldo Martínez

     

    Koldo Martinez (Geroa Bai) Nafarroako senatari autonomikoak Gobernuari zuzenduriko galdera bat erregistratu du Goi Ganberan, jubilazioak, ezgaitasunak edo alarguntasun pentsioak. besteak beste, tramitatzeko Nafarroan Gizarte Segurantzako organoekin harremanetan jartzeko dauden zailtasun larriei buruz erantzun dezan.

    “Jubilazio bat, ezgaitasun bat edo alarguntasun pentsio bat tramitatzeko Gizarte Segurantzaren Institutu Nazionalarekin edo Gizarte Segurantzaren Diruzaintza Nagusiarekin harremanetan jartzeko lanak sufrimendu bat bilakatu dira. Nafarroan hala gertatzen da eta beste probintzietan ere gertatzen dela badakigu, non zeharo ezinezkoa den aurretiaz hitzordua lortzea”, salatzen du Koldo Martínezek Gobernuari egiten dion galderaren hitzaurrean.

    Geroa Baiko senatariak nabarmentzen duenez, “zeregin horietarako dauden web orrialdea zein telefonoa kolapsaturik daude. Goizaldeko ordu bietan deitzeko ‘amarruak’ ere jada ez du balio, hitzorduak agorturik daudelako. Hori gutxi balitz, telefonoan grabaturiko ahots batek ohartarazten du aurretiko hitzordua eskatzeko tramitea amaitzean eskatzaileak asebetetasun inkesta bat erantzuteko aukera izango duela, baina ez da horretara inoiz iritsiko ez duelako hitzordurik lortzeko aukerarik izango, horrek herritarren haserrea areagotuz”.

    Sindikatuek langileria falta salatzen ari dute eta, Nafarroako kasuan gutxienez, iturri horien arabera, duela hamarkada bat zegoen langileriaren %32 txikiagoa da.

    Koldo Martínezek Gobernu zentralari galdetzen dio ea jabetu den Gizarte Segurantzaren Institutu Nazionalaren eta Gizarte Segurantzaren Diruzaintza Nagusiaren herritarren arretan sortu den arazoaz. Eta jubilazio, alarguntasun edo ezgaitasun eskabideei erantzuna emateko bataz-besteko epea kontabilizaturik duen.

    Geroa Baiko senatariak ere galdetzen du ea “Gobernuak asmorik ote duen Gizarte Segurantza bezalako funtsezko zerbitzu batek duen abandonu egoera hau konpontzeko”. Eta ea “Gizarte Segurantzaren Institutu Nazionalaren eta Gizarte Segurantzaren Diruzaintza Nagusiaren langileria areagotzea aurreikusten ote duen”.

    Izena eman gure buletina jasotzeko