Itzuli

Gobernu aurrerakoi eta plural bat eratzearen aldeko bere jarrera agertu du Geroa Baik, baina akordioa lortzeko lan handia dagoela ziurtatu du ere

    Uxue Barkos Uxue Barkos

    Uxue Barkos Nafarroako Gobernuko Lehendakaritzarako Geroa Bairen hautagaiak azaldu duenez, Nafarroan “datorren legegintzaldirako gobernu aurrerakoi eta plural bat eratzearen aldeko jarrera eta asmoa du” Geroa Baik.

    Ordu eta erdiz PSNko ordezkariekin egindako bileraren ondoren Geroa Bairen buruak azaldu du ostegun honetan Nafarroako Parlamentuaren egoitzan egindako bilera “lehen kontaktu hartzea” izan dela eta, hortaz, “lan handia dagoela oraindik akordioa lortzeko”. “Datorren legegintzaldirako gobernu aurrerakoi eta plural bat eratzearen aldeko Geroa Bairen jarrera eta konbikzioa agertu dugu”, ziurtatu du. Halaber, bi formakuntzen arteko hurrengo bilera ekainaren 6an egingo dela iragarri du ere.

    Barkosen arabera, “Geroa Baik argi du akordioa ahalik eta lasterren lortzen bada, hobe izango dela Nafarroako herritarrentzat, baina horregatik ez dugu gobernu plural eta aurrerakoia lortzeko anbiziorik gabeko akordioa ixtea bilatuko”.

    Hurrengo Parlamentuko Mahaiari buruz nabarmendu duenez, “parlamentuko osaeraren aniztasunari tokia eta harrera egingo dion” Mahai baten alde egingo dutela Geroa Baitik nabarmendu du.

    Izena eman gure buletina jasotzeko