Itzuli

Gobernu zentralak bere eskumenen baitan Nafarroako trenbide sarearen modernizazioari ekin diezaion eskatu dio Barkosek

Esparru honetan PP zein PSOEren ondoz ondoko gobernuen geldotasuna kritikatu du Geroa Baiko senatariak

    Uxue Barkos Uxue Barkos

    Uxue Barkos Geroa Baiko senatariak “trenbide sarearen modernizazioa behingoz eta Europako estandarrekin egitea” eskatu du Goi Ganberan aurkeztu duen zuzenketa baten bitartez, “beti ere Gobernu zentralaren eskumenen baitan, eta Espainian egon diren ondoz ondoko Gobernuen geldotasunak zigortu dituen lurraldeak, Nafarroa kasu, lehenetsiz”.

    Komunikabide eta azpiegiturei buruz Alderdi Popularrak aurkeztutako mozio baten eztabaidan Barkosek ziurtatu duenez,  trenbidearen esparruan “batzen dira penintsula mailan dauden interesak, mugikortasunari begira dauden erronka nagusiak, trantsizio energetikoarenak, bidaiariak zein merkantziak Europa kontinentalarekin lotzeko eta bertatik igarotzeko erronkak”. “Honen guztiaren aurrean, -jarraitu du- trenbide azpiegituretan inbertsioa lehenesteko beharrean da, hain zuzen ere, administraritza autonomikoek eta zentralak alor honetan dugun erronka nagusi eta premiazkoena elkarbanatzen dugun tokia”.

    Zentzu honetan, Geroa Baiko senatariak azpimarratu duenez, “lurraldearekiko orekatua den garapen batekin ekiten diogu, hain zuzen ere, lurralde kohesioari, legegintzaldiaren une honetan Alderdi Popularreko jaun andreei hainbeste kezkatzen zaizuena, eta trenbide sareak dituen urritasun garrantzitsu horiek gainditzea, askotan larriak direnak, da helburua”.

    “Honek ez du esan nahi bide, portu edo aireportu azpiegituren esparruko beharrizanek ez gaituztenik kezkatzen, trenbide sarea Europako estandarretara eramateko beharraren inguruko ekintzak lehenestea uneotan egin beharreko apustu nagusia dela baizik”, gaineratu du Barkosek.

    Horregatik guztiagatik, foru senatariak Espainiako Gobernua premiatu du zentzu honetan bideraturiko neurriak har ditzan, “hamarkadetan zehar ondoz ondoko gobernuen aldetik egondako geldotasunak zigortutako lurraldeak lehenetsiz, kasuan kasu Nafarroa, nire Komunitatea alegia”.

    Azkenean ordea, Barkosen zuzenketa ez da aurrera atera, Talde Popularrak, eztabaidatutako mozioa aurkeztu duenak alegia, ez baitu onartu. 

    Izena eman gure buletina jasotzeko