Itzuli

Gobernuko ordezkariak trafiko aztertzaileen egoera azaltzeko Nafarroako Parlamentuan agerraldia egiteari uko egitea kritikatu du Geroa Baik

    Rafael Eraso Rafael Eraso

    Carmen Alba Gobernuko ordezkariak trafiko aztertzaileen egoera azaltzeko Nafarroako Parlamentuko Garapen Ekonomikorako Batzordean agerraldia egiteari uko egitea kritikatu du Geroa Baik. Rafa Eraso Garapen Ekonomikorako bozeramaileak ordezkariaren “arduragabekeria” deitoratu du, “Ganberan agerraldia egiteko lege betebeharrik ez duen arren, ardura politikoa duelako”.

    Erasok gainera gogorarazi du ez dela Carmen Albak Ganberan agerraldia egiteari uko egiten dion lehen aldia, bere presentzia orain dela hilabete batzuk eskatu baitzen ere Iruñeko komisaldegian Elhadji Ndiayeren hil ondoren, bai eta beste hainbat unetan ere.

    “Geroa Bai, EH Bildu, Podemos Ahal Dugu eta Izquierda-Ezkerratik Gobernuko ordezkariaren agerraldia eskatu genuen, gaur egun Nafarroak beste komunitateekin alderatuz duen egoera okerragoaren balorazioa egin zezan, gidabaimenaren aztertzaileen kopurua dela eta”, azaldu du Erasok, azpimarratuz Albaren ezezkoak “Nafarroako herritarrei modu zuzenean eragiten dien gaien gaineko interes falta frogatzen duela”.

    Agerraldi eskaeran, Erasok gogoratu duen moduan, “horri konponbidea emateko Gobernuko Ordezkaritzatik egindako kudeaketei buruzko informazioa eskatzen zen ere”, azpimarratu du Garapen Ekonomikorako Geroa Baiko bozeramaileak, gogora ekarriz Trafikorako Zuzendaritza Nagusiak orain aste batzuk iragarri zuela, Carmen Albarekin bilera egin ondoren, aldi baterako bi aztertzaile berri jartzea aurreikusia zegoela plazen deialdia egin arte.

    “Nafarroak gaur egun duen egoeraren konparazio okerragoari buruz ordezkariak egiten duen balorazioa zein den jakitea gustatuko litzaiguke eta herritarren ordezkari den Nafarroako Parlamentuaren aurrean konpromisoa hartzea Nafarroak gutxienez Estatuko beste tokietan dagoen aztertzaile kopuruaren bataz bestekoa edukitzeko, gutxienez zortzi alegia, Foru Ganberak onartu zuen mozio batean eskatu genuen bezalaxe”, amaitu du Garapen Ekonomikorako Geroa Baiko bozeramaileak.

    Izena eman gure buletina jasotzeko