Itzuli

Hala eskatu duten udalerrietako zentro publikoetan DBH-ko Lehen Zikloa ezartzea proposatu du Geroa Baik

“Ikasleak ahalik eta denbora gehien haien inguru hurbilenetan mantentzearen komenigarritasuna” azpimarratu du Jabi Arakama parlamentariak

    Jabi Arakama Jabi Arakama

    Azken urteotan hala eskatu duten udalerrietako zentro publikoetan DBH-ko Lehen Zikloa ezartzea proposatu du Geroa Baik, hots Lerinen, Andosillan edo Garesen, udalerri hauek, tokiko hezkuntza, gizarte eta politikagintzako komunitateen babes zabalarekin oro har, eskakizunak egin baitituzte.

    “Ikasleak ahalik eta denbora gehien haien inguru hurbilenetan mantentzearen komenigarritasunari dagokionez adostasun handia dago. Hezkuntzari dagozkion argudioak, pedagogikoak, garraioaren segurtasunari dagozkienak, herritarrak tokian finkatzea mesedetzen dutenak, bai eta gizarte zein lurralde kohesioari dagozkionak izan dira jarrera hau defendatzeko erabili diren argudioak”, nabarmendu du Jabi Arakama Geroa Baiko parlamentariak.

    Arakamak gogorarazi duenez, “1990 urtean Hezkuntza Sistemaren Ordenamendu Orokorraren Lege Organikoaren onarpenak 16 urtetik beherako ikasleentzako derrigorrezko hezkuntzaren ezarpena ekarri zuen, eta horren ondorio gisa, eskualde izaera zuten ikastetxe publiko ugarik OHOko zortzigarren mailaraino klaseak ematetik, Lehen Hezkuntzako seigarren mailaraino bakarrik ematera pasa ziren”.

    “Modu honetan, ikasleak haien erreferentziazko institutura joatea bi ikasturtetan aurreratu zen. Honakoa ez da garrantzia txikiko gaia, kontuan izanik ikasleek orokorrean Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako lehen ikasturtean duten adina”, azaldu du koalizioko parlamentariak.

    Horregatik guztiagatik, datorren ostegunean Foru Parlamentuan eztabaidatuko den ekimen bat erregistratu du Arakamak, horren bitartez Nafarroako Gobernuko Hezkuntza Departamentua premiatuz “DBHko Lehen Zikloaren ezarpena bultzatu dezan borondate hori adierazi duten udalerrietan, beti ere  inplikaturiko udalekin eta neurri honen eraginpean dauden hezkuntza komunitateekin batera landuz”.

    Izena eman gure buletina jasotzeko