Itzuli

Hasieratik kutsatua zegoen Altsasu kasuaren zigorrek proportzionaltasun eza egon dela iritzi du Geroa Baik

Unai Hualde Unai Hualde

Geroa Bairen iritziz lotsagarria eta neurrigabea da Auzitegi Nazionalak Altsasu kasuan gaur eman duen ebazpena, bi eta hamahiru urte bitarteko zigorrak ezartzen baitira salatutako zortzi gazteentzako, espainiarra bezalako justizia baten adierazgarri, Europa eta nazioarte mailan zeharo zilegitasun gabea baita.

Unai Hualde Altsasuko alkate ohi eta Geroa Baiko Foru Parlamentariarentzako, “kasu honekin gertatzen ari dena gertatzeko eskubiderik ez dago, eta ahal den toki guztietan salatzen jarraitu beharko dugu. Legedi penal baten propioa den eta beste garai batekoa den Auzitegi Nazionala bezalako Auzitegi propio batek emandako ebazpena ez da ulergarria” kasu honetan, non gainera “Auzitegiak berak dioen orain ez dela terrorismoa. Kafkiarra da”. Hualderen arabera, helegitea egiteko aukera duen sententzia honek, “Europar Batasuneko Funtsezko Eskubideen Kartaren 49.3 artikuluan aitortzen den zigorren proportzionaltasun printzipioa urratzen ari dela ziurtatzen du”. 

Hualdek gogorarazi duenez “Geroa Baik beti defendatu izan du Altsasun gertaturikoa ez zela terrorismoa eta kasua Nafarroako Auzitegian epaitu beharra zegoela, Auzitegi honek berak iritzi izan zuen moduan Auzitegi Nazionalaren eta Auzitegi Gorenaren irizpidearen aurka”. “Estatuko zenbait sektoreren interesen batzuekin hasieratik kutsaturik zegoen prozesu baten aurrean gaude”, ziurtatu du.

Hualdek gaineratu duenez “Geroa Bairen ustez orain arte familiek eta Altsasuko herriak bidegabekeria hau salatzeko egindako bidea eredugarria izan da eta guk beste kolektibo eta pertsona askorekin bide horretan laguntzen jarraituko dugu”.

Izena eman gure buletina jasotzeko