Itzuli

Haurdunei eta minbizia, kardiopatiak eta arriskuko beste patologiak dituztenei txertoa ematea eskatu du Geroa Baik Senatuan eta Nafarroako Parlamentuan

“Une hauetan nahiko agerikoa da gaixotasun larria edukitzeko arrisku gehiago dutela kutsatzen badira”

    Kutsatze kasuan haien osasuna larriagotu dezaketen patologia edo egoerak dituzten pertsonak lehentasunezko txertaketa taldeetan sartzeko ekimen bat erregistratu du Geroa Baik Senatuan eta Nafarroako Parlamentuan. Geroa Bairen eskaerak minbizia duten pertsonak aipatzen ditu bereziki, bai eta giltzurrunetako gaixotasun kronikoa, BGBK, Down Sindromea, gaixotasun kardiologikoak, immunokonpromisoa, obesitate larria, haurdunaldia, organo transplantea, tabakismoa, igitai-itxurako zelulen gaixotasuna eta 2 motako mellitus diabetesa duten pertsonak ere.

     

    “Ezin uler dezakegu nola pertsona hauek ez diren txertaketarako kontuan hartu, une hauetan nahiko agerikoa baita gaixotasun larria garatzeko arrisku handia dutela birusarekin kutsatzen badira, Gaixotasunen Kontrol eta Prebentziorako Zentroek aitortu duten moduan”, azpimarratzen du Geroa Baik Goi Ganberan eta Nafarroako Parlamentuan aurkeztu dituen mozioetan.

     

    Osasun langileen eta ikertzaileen lana goraipatu ondoren, Txertaketen Programa eta Erregistroaren Ponentziaren baitan dagoen COVID-19 Txertaketarako Lan Talde Teknikoak 2021eko otsailaren 9an jakitera emandako azken adostasuna nabarmendu du, Espainian COVID-19aren aurkako txertaketa Estrategiaren hirugarren bertsioan lortutakoa hain zuzen ere. Eta osasun langileak bi taldetan banatu dituen eta gizartearentzako funtsezkoa den eginkizuna duten eta jardunean dauden kolektiboak lehentasunezko taldean sartu dituen txertaketa estrategiarekin bat dator.

     

    Hala ere, birusaren aurrean zaurgarriagoak bilakatzen dituzten patologia edo egoerak dituzten pertsonak atzean ez uztea eskatu du ere koalizioak.

     

    Izena eman gure buletina jasotzeko