Itzuli

Hauteskunde orokorretarako Diputatuen Kongresurako eta Senaturako hautagaitzak onartu ditu Geroa Baik

    Datorren uztailaren 23ko hauteskunde orokorretara koalizioak aurkeztuko dituen zerrendak osatuko dituzten pertsonak berretsi ditu Geroa Bairen Batzorde Iraunkorrak.

    María Solana Arana Diputatuen Kongresurako Geroa Bairen hautagaitzaren buru egongo da. Bere atzetik eta hurrenkera honekin honakoak egongo dira: Jesús Ángel Arandia Miguelez, Esther Cremaes Mayorga, Idoia de Carlos Espartero eta Daniel Innerarity Grau.

    Senatuari dagokionez, Geroa Baik aurkeztu duen zerrenda Silvia Camaces Murillo, Anika Luján Martínez eta Joseba Orduña Navarro hautagaiek osatzen dute.

    Hautagaitza hauekin, Madrilen Nafarroaren interesen defentsarekin konpromiso tinkoa agertzen du Geroa Baik, bai eta Gorte Orokorretara ordezkaritza aurrerakoia, eraikitzailea eta proposatzailea eramateko konpromisoa ere.

    Izena eman gure buletina jasotzeko