Itzuli

Hautesle taldeek pairatzen duten diskriminazioari heltzea eta konponbidea ematea eskatu dio Geroa Baik Kongresuari

Hauteskunde Erregimen Orokorraren Lege Organikoa erreformatzeko sortutako Azpibatzordea premiaz deitu dezan eskatu dio Pablo Azcona parlamentariak Behe Ganberari

    Pablo Azcona Pablo Azcona

    Hautesle taldeek eta tokiko alderdiek pairatzen duten diskriminazioari heltzea eta konponbidea ematea eskatu dio Geroa Baik Diputatuen Kongresuari, horretarako Hauteskunde Erregimen Orokorraren Lege Organikoa erreformatzeko Behe Ganberan eratu den Azpibatzordearen deituz.

    Pablo Azcona koalizioko parlamentariak ekimen bat erregistratu du Foru Ganberan, pasa den irailaren 14an PSOE, PP (abstentzioarekin) eta VOX alderdiek HEOLO eta Alderdi Politikoen Finantzaketaren Lege Organikoaren aldaketa partzialari buruzko lege proposamena baztertu ondoren, Geroa Baik bultzaturikoa eta Nafarroako Parlamentuan onartu ondoren Behe Ganberara iritsi zena.

    “Funtsezkoa da hautesle taldeek eta tokiko alderdiek aurre egin beharreko arazo honi konponbidea emateko lanean jarraitzea, udalerri askotako bizilagunen partaidetzarako eskubidea itzultzeko”, ziurtatu du Azconak, era berean gaineratuz “justizia, partaidetza politiko eta publikoko kontua dela, eta hortaz, demokrazia kontua”.

    Geroa Baiko parlamentariak gogorarazi duenez, “Parlamentutik proposatzen genuen aldaketa baztertzeko Kongresuan erabili zen argudioetako bat zera izan zen, pasa den apirilean Behe Ganberak hauteskunde erregimenaren erreformari dagozkion gaiak jorratzeko azpibatzorde bat eratzea onartu zuela, horrela, aurkeztu genuen ekimena inoiz baino egokiagoa da”.

    “Mila bizilaguneko udalerri batean, hautesle talde batek 110 euro ditu hauteskunde kanpaina egiteko, eta 12 euroko gaingastuak 50.000 euroko isuna dakar. Tokiko demokrazia eta gure udalerrietako bizilagunen partaidetza politikoa kaltetzen duen zentzugabekeria bat da, eta konparaziozko bidegabekeria da alderdi handiekin alderatzen badugu, haiei Hauteskunde Legeak gastu handiagoa baimentzen baitie probintziako osagarriaren bidez”, azpimarratu du Azconak, aldi berean defendatuz diskriminazio honekin amaitzeko beharrezkoa diren aldaketek “atzeraeraginezko izaera eduki beharra dutela eta 2015 eta 2019ko udal hauteskundeetan aurkeztu ziren formakuntzei eragin beharko diela”.

    Horregatik guztiagatik, Nafarroako Parlamentuan erregistratutako ekimenean, Azconak “Diputatuen Kongresua premiatzen du, Hauteskunde Erregimen Orokorrari buruzko ekainaren 19ko 5/1985 Lege Organikoaren erreformarako Azpibatzordea premiaz deitu dezan, hautesle taldeen eta tokiko alderdien inguruan sortutako arazoa konpontzeko beharrezkoak diren lege aldaketei heltzeko helburuarekin”.

    Izena eman gure buletina jasotzeko