Itzuli

Herritarrekin konpromisoa eta elkarrizketa eskaintzen dituen hautagaitza aurkeztuko du Geroa Baik Tuterako udalera

“Politika eraikitzailea eta proposatzailea, iskanbilatik eta krispaziotik aldendua” defendatu du Anika Luján zerrendaburuak

    Anika Luján Anika Luján

    Tuterako herritarrekin konpromisoa eta elkarrizketa eskaintzen dituen hautagaitza aurkeztuko du Geroa Baik Tuterako Udalera. Anika Luján alkatetzarako hautagaiak ziurtatu duenez, “Geroa Baik asko du Tuterari eta bere Udalari eskaintzeko, politika eraikitzailea eta proposatzailea egiteko modu batekin, iskanbilatik eta krispaziotik aldendua, baina interes orokorraren defentsan irmoa”. 

    Tuterako Udaleko Alkatetzarako Geroa Bairen hautagaiak ziurtatu duenez, “bizikidetza gure hirian konpondu gabe dagoen arazoa da eta bizikidetzan aurrera egiteko funtsezkoa da gure hirian dagoen aniztasuna onartzea eta konfrontazioa sortzeko dauden dinamikekin amaitzea”.

    “Bizikidetzaren alde egiteko orduan Udal ausarta behar dugu; arazoak konpontzean arreta jarriko duen Udala, horiek sortzen aritu ordez; Tuterako aniztasunaren isla izango den Udala, biktimismora eta etengabeko kexuetara eramango ez gaituena, gure hiriarekin harro egotera baizik eta Nafarroan bizitzeaz pozik egotera”, nabarmendu du.

    Zentzu honetan, “defendatzen, jarduten eta aldarrikatzen dugun bizikidetza osasuntsu horretan aurrera egiteko Geroa Bairen garrantzia” defendatu du Lujánek, bai eta “gure lurraldearen aniztasuna aberastasun eta balio moduan aitortzean aurrera egiteko ere”. “Apaltasunetik, anbizio handikoak gara eta Tuterak eta Nafarroak ere ahalik eta gobernu hoberena edukitzea nahi dugu eta hori da gure konpromisoa”, amaitu du adieraziz Geroa Bairen alkategaiak.

     

    TUTERAKO UDALERAKO GEROA BAIREN HAUTAGAITZA

    1- Anika Luján Martínez

    2- Noel Iriz de Pablo

    3- Ana José Jacoste Sáez

    4- Juan Carlos Goyeneche Aramburu

    5- Pilar Igartua Etxeberria

    6- Txema Hernández Soria

    7- Begoña Francesena Orbegozo

    8- Daniel López Moreno

    9- Ana Castellano Sainz de Murieta

    10- Arturo Vesga San José

    11- Nerea Hernández Poveda

    12- Xabier Bergara Cogeces

    13- Mª Carmen Martínez Gil

    14- Juan José Úcar Muruzabal

    15- Víctor Eraso Buñuel

    16- Eusebio Larrañaga Mendizabal

    17- Sara Lucas Alkorta

    18- Juan Carlos Iriz Pérez

    19- Jaione Arratibel Arrondo

    20- Lola Martínez Coloma

    21- Mª Carmen López García

    Izena eman gure buletina jasotzeko