Hezkuntza departamentuak Barañaingo Alaitz BHI-an batxilergoko bi lineak mantendu izana begi onez hartu du Geroa Baik
Geroa Baik bere poza agertu du Barañaingo Alaitz Institutuan Batxilergoko bi lineak mantentzeko Hezkuntza Departamentuak egindako iragarpenarekin. Bi lineak mantentzearen alde agertu da uneoro koalizioa, euskarazko hezkuntza publikoaren defentsan duen jarrerarekin lerrokaturik.
“Bi gai hauek, bai hezkuntza publikoaren defentsa, bai eta hezkuntzan euskararen sustapena ere, 2023-2027 Nafarroako Gobernu Aurrerakoi eta Pluralerako Programa Akordioak jasotzen ditu; hortaz, bi lineak mantentzea akordioaren betekizunarekin zeharo lerrokaturik dago”, ziurtatu du María Solana foru parlamentariak. Bai Solanak, bai eta Flor González Barañaingo Geroa Bairen zinegotziak ere hurbiletik jarraitu dute prozesu osoa, familiek salaketa egin zutenetik. Geroa Baitik ziurtatu dutenez, “familiek linea hori mantentzeko egin duten defentsa tinkoa gako izan da helburua lortzeko”.
Koalizioaren aburuz, “hezkuntza komunitatearen lana, Geroa Baik beste formakuntzekin batera Barañaingo Udalean, Parlamentuan eta Gobernuan bertan emandako bultzada, eta zentzuz jokatu izana gako izan dira Departamentuak, azkenean, bere jarrera zuzentzeko”.
Era berean, Oibarko herriak haur eskola bat irekitzeko egindako eskaera berandu baino lehen errealitate bihurtzea espero du Geroa Baik, horrela despopulazioaren aurkako borrokan funtsezkoa den zerbitzu hau datorren ikasturtean udalerriak eduki ahal izateko.