Itzuli

Hezkuntza departamentuak bere irizpidea aldatu eta Pirinio aldeko eta Tafallako batxilergoko ikasleak kaltetzen dituen baremoa zuzendu dezan eskatu du Geroa Baik

Koalizioaren arabera aldaketa ez dago ez ohartarazia ez eta justifikatua ere, eta berriro ere D Ereduko ikasleak kaltetzen ditu bereziki

    María Solana María Solana

    Hezkuntza Departamentuak bere irizpidea aldatu eta Pirinio aldeko eta Tafallako batxilergoko ikasleak kaltetzen dituen baremoa zuzendu dezan eskatu du Geroa Baik. Koalizioak kaltetutako pertsonen bitartez jakin duenez, ikasleak onartzeko araudi berriaren baitan agertutako aldaketetako batzuekin, plaza eskatzen den institutuaren helbidea Pirinio aldean eta Tafallako D Ereduan ikasten duten ikasleen errolda moduan ezartzeko aukera deuseztatzen da. María Solana, koalizioaren Hezkuntzako parlamentuko eledunak azpimarratu duenez, “ikasleak onartzeko araudi berriak, baldintza desberdintasun egoeran dauden ikasleak edo zaurgarrienak orekatzeko neurriak deuseztatu ditu”.

    Kaltetutako pertsonek ziurtatu dutenez, aldaketa honek zentroa aukeratzeko eta zein batxilergo mota ikasteko ikasle hauen aukera gaitasunean okerragotze nabarmena ekarriko du, eta horretaz gain, beste ondorio mota batzuk ekar ditzake, hala nola Iturrama Institutuaren eskaintzaren murrizketa, besteak beste, “Geroa Bain gure egiten ditugun hausnarketak”, ziurtatu du Solanak.

    “Eskualde zaurgarrienak zaintzen dituela ziurtatzen duen gobernu baten logikaren aurkakoa den erabaki baten aurrean gaude berriro ere, pertsonak bere politiken erdien jartzen dituela ziurtatzen duen gobernu bat eta bere asmoa inor atzean ez uztea dela berresten duena”, ziurtatu du Solanak. Geroa Bairen parlamentariaren aburuz, “Ondorioak neurtu gabe egindako beste aldaketa baten aurrean gaude, herritarren zati batentzako ezin okerragoak diren ondorioak ekar ditzakeena, berriro ere D Ereduko ikasleak izanik ia guztiak, berriro ere hauek zigortuz eta gainontzekoenak baino baldintza okerragoetan utziz, bizi diren tokia dela eta (Pirinio aldea) edo euskarazko murgiltze eredua aukeratzeagatik (Tafalla)”.

    Koalizioaren iritziz, “Pirinio aldeko ikasleak hartuko dituen Institutu bat Irunberrin eskatzea arrazoizkoagoa da”. Halaber, Tafallako kasuan, Geroa Bairen aburuz “espero beharko genukeena zera da, Departamentuak batxilergo linea bat D Ereduan egokitzea, Udalak hala eskatuta Eremu Mistoan kokatzen den udalerri honetako ikasleek, haien ikasketak euskaraz jarraitu ahal izateko egunero Iruñera joan behar izatea ekidinez”. “Ikasle hauek, bide batez esanda, ez dute Hezkuntza Departamentuaren garraiorik, edo gutxienez, hemendik aurrera horrela izango denik ez zaie esan”, azpimarratu du Solanak.

    Bestalde, Geroa Baik nabarmendu duenez, “beste behin ere kontseilaria oker dago arazoa eskola mapan dagoela dioenean, hilabetez luzatu den prozedimendu baten ondoren berak aldatu berri duen horretan alegia”. Koalizioak adierazi duenez “agerikoa da egoera honek ez duela ezer ikustekorik eskola maparekin eta ikaslean onartzeko arau berriarekin dena duela ikusteko: Dekretu berria eta bertatik eratorritako Foru Agindu eta Ebazpena, Parlamentuak adostutako neurri bat deuseztatu duten arauak alegia, orain arte emaitza onekin funtzionatu izan duen arren”.

    Egoera honakoa izanik, Geroa Baik informazioa eskatu dio Hezkuntza Zuzendari Nagusiari, irizpidea “zuzendu dezan eta justifikaziorik gabeko kalte hau ekidin dezan” eskatuz.

    Izena eman gure buletina jasotzeko