Itzuli

Hezkuntza departamentuak bere jokabidea zuzendu eta bere eskumenak ministerioaren aginduei itxaron gabe jardutearen aurrean Geroa Baik bere poza agertu du

Hezkuntza zentroentzako jarraibideak lantzeko egin den prozesu parte hartzaileari buruzko informazioa eskatuko duela iragarri du Solanak

María Solana María Solana

María Solana Geroa Baiko hezkuntza bozeramaileak bere poza agertu du “azkenean, Hezkuntza Departamentuak bere eskumenak jardun dituelako, hezkuntza zentroei jarraibideak bidaltzeko ministerioaren aginduaren zain egon ordez”.

Foru parlamentariak ohartarazi duenez, “ikasturteari berriro heltzeko jarraibideak Aste Santuko oporren ondoren bidalita egongo zirela iragarri zen orain 7 egun, ondoren ministerioaren agindua jaso arte ez zela inolaz ere ez jarraibiderik bidaliko, eta gaur ordea gure koalizioak hasieratik eskatu genuena egiten amaitu dute”.

Geroa Baik gogorarazi duenez, “Alarma Egoeran zehar Gobernu zentraletik markatutako aginte bakarrak ezin du Hezkuntza bezalako departamentuen egunerokoarengan eraginik eduki, are gehiago Madriletik berandu eta gaizki iristen direnean erabakiak hartzera, hots atzo adin txikikoak kalera irteteko iragarritakoa”.

Solanak azpimarratu duenez, “Departamentutik helarazi zigutenaren aurka, Gobernua babesten dugun formakuntza politikoek komunikabideen bitartez jakin dugu zentroetara jarraibideak gaur bidaliko zirela, hortaz ezin izan dugu inolako ekarpenik egin”. “Aldi berean”, aurreratu du Solanak, “jarraibideak lantzeko jarraitutako prozesu parte hartzaileari buruzko informazioa eskatuko dugu; iragarri zuten moduan, gurasoen Mahaiaren edo Eskola Kontseiluaren batzorde iraunkorraren partaidetzarik egon den, plenarioari bederen ez baitzaio kontsultarik egin”.

Azkenik, foru parlamentariak azpimarratu duenez “ikasturtearen amaiera egokitzeko foru aginduak aldatzeari buruz kontseilariak hitz egiten duen modu berean, Mendigorriko familiek eskatzen duten D Ereduko ikasgela irekitzeko, Departamentuaren arabera egokitu beharreko foru agindu guztiak bizkortasun berarekin egokitu ditzan espero dugu, edota despopulazioari aurre egiteko parekidetasun neurri bat mantentzeko ere, Leitzako Amazabal BHI-ko jantokia alegia”. Hala ere, bai Mendigorriko kasuan bai eta Leitzakoan ere, Solanak gogorarazi du dena askoz ere errazagoa izango litzatekeela zentzuz jokatuko balitz eta borondate politikoa agertuko balitz, “arauak, gaur egun, ez baitu galarazten”.

Izena eman gure buletina jasotzeko