Hezkuntza Departamentuak "hitzartutako irakaskuntza"-ri buruz iragarri duen akordio “onartezina” gaitzetsi du Geroa Baik
Uxue Barkosek ziurtatu duenez “UPNren Gobernuek zituzten jardunbideetara itzuli da” alor honetan eta “datorren ikasturteari modu honetan aurre egitea” ezinezkoa dela adierazi du
Uxue Barkos Geroa Baiko bozeramailea oso kritiko azaldu da ostiral honetan, Carlos Gimeno Hezkuntza kontseilariak aste honetan bertan hitzartutako irakaskuntzari buruz iragarri duen akordioarekin, eta sindikatuen ordezkaritzaren ehuneko 1,76aren babesa -USO eta CCOO- besterik ez duela azpimarratu du bereziki.
Egoera honetan, sindikatuen gehiengoarekin Nafarroako Parlamentuan “premiazko” lan saioa egin dadin eskatu du Barkosek, akordioari buruzko haien jarreraren berri eman dezaten, akordio hori, Geroa Bairen bozeramaileak azpimarratu duenez, “sindikatuen ordezkarien aldetik oso babes mugatua baitu, onartezina bere dimentsioan”, nahiz eta sinatzaile diren sindikatuei bere errespetua adierazi dien ere.
Uxue Barkosek nabarmendu duenez, bere formakuntzak ez du “ez kontseilariaren jarrera ez eta jarduna ere” elkarbanatzen. “Horrela mantendu dute Geroa Baik proposaturiko kontseilariek pasa den asteazkeneko Gobernu saioan”, esan du. Bere iritziz, “alor honetan hainbeste eragozpen sortu zituzten UPNren Gobernuen jardunbide eta moduetara itzuli da”.
Edozein kasutan, Geroa Baiko bozeramaileak ziurtatu duenez “Gobernuaren baitan kohesio eza dagoenik ez nuke esango, alor askotan ezberdintasunak ditugu eta gainditu egiten dira ere”. “Ez gara ez pertsonaz ez eta departamentuaz ari, gure iritziz okerra den erabaki bati buruz ari gara eta ezi dugu inolaz ere elkarbanatu”, azpimarratu du.
Uxue Barkosek esan duenez “hitzartutako irakaskuntzako patronalarekin eta ordezkaritza sindikal urri batekin akordioa egiteko jarrera hau ezin uler dezakegu”. “Akordioa arauekin bat ote datorren zalantza serioak ditugu, eragin orokorrekoa den akordio batek eskatzen den sindikatuen babesik ez du. Sinatutakoak hortaz, eragin mugatua edukiko du. Pasa den legegintzaldian patronalaren eta hitzartutako irakaskuntzako ordezkaritza sindikalaren oniritziz adostutakoa apurtu da, Gobernuak bi aldeen arteko negoziaketan arbitro moduan aritzea alegia”, berretsi du.
Geroa Baiko bozeramaileak gaineratu duenez, “ezin egin diezaiokegu aurre irailean hasten den ikasturteari hitzartutako irakaskuntzaren baitan horrelako enfrentamendu batekin”. “Denon ardura da, baita ere Gobernuarena”, ziurtatu du.
Uxue Barkos