Hezkuntza departametuak hezkuntza itunaren eguneraketa sindikatuekin negoziatzeko jarrera agertu izana begi onez jaso du geroa baik

María Solana Geroa Baiko Hezkuntza bozeramaileak “oso modu positiboan” baloratu du azkenean Hezkuntza Departamentuak Hezkuntza Publikoaren aldeko Hezkuntza Itunaren eguneraketa sindikatuekin negoziatzeko jarrera agertu izana, “legegintzaldi honen hasieratik guk eskatu izan dugun bezalaxe eta Nafarroako Gobernu aurrerakoi eta plural batentzako Programa Akordioaren Hezkuntza ataleko 13 puntuan ere jasotzen den modu berean.
Halaber, Solanak azpimarratu duenez, “Geroa Bain oraindik ez dugu ezagutzen zer nolakoa den gaur departamentuak plazaratu duen proposamenaren edukia, horregatik oraindik ez gaude horren gaineko balorazioa egiteko prest. Hala ere, komunikabideek jakin izan dutenaren arabera, Geroa Baiko parlamentariaren aburuz “positiboa da negoziatzeko gaien artean ratioen beherakada lineala egotea, Geroa Baik ekimen ezberdinen bitartez hori bera defendatu baitu”.
María Solanak azpimarratu duenez “negoziaketa honek bere fruituak lehenbailehen ematea espero dugu Geroa Bain, eta Nafarroako hezkuntza sistema publikoaren hobetzea ekarri dezala horrek”.