Hezkuntza itunak betetzeko jarrerari buruz galdetuko dio Geroa Baik Hezkuntza departamentuari
Nafarroako Parlamentuko Mahai eta Eledunen Batzarraren ondoren, koalizioak datorren osteguneko kontrol saiora daraman gaurkotasun handiko galdera azaldu du Uxue Barkos Geroa Baiko bozeramaileak. Zehazki, pasa den legegintzaldian adostutako hezkuntza itunetan hartutako konpromisoak betetzeko jarrerari buruz galdetuko dio koalizioak Gimeno kontseilariari, Programa Akordioan jasoak baitaude gainera. Barkosek nabarmendu duenez, REACT funtsen iragarpenak edo Erkidego Autonomoei 200 milioi bideratuko zaizkiela eta Celaá ministroak egindako iragarpenak akordio horien betetzea egingarriagoa bihurtzen dute.
Bestalde, Nafarroako Parlamentuak Kolonbia eta Palestinako gatazkekiko jarrera bateratua lortu ez izana deitoratu du Geroa Baiko eledunak.
Uxue Barkos