Hezkuntza itunaren eguneraketa sindikatuekin negoziatzeko Departamentuaren neurri berriak balioetsi ditu Geroa Baik
María Solanak ziurtatu duenez “proposamena bere osotasunean ezagutu ez arren, iragarritako proposamenak norabide zuzenean doaz” eta Departamentuari eskatu dio “arreta Mahai Sektorialean jar dezala”
María Solana Geroa Baiko Hezkuntza bozeramailearen iritziz Hezkuntzaren Parekidetasuna eta Kalitateak Hobetzeko Itun berri bat sinatzeko diseinatu diren neurri sortaren baitan dauden proposamen berriak “beharrezkoa zen pauso positiboa dira”. Solanak nabarmendu duenez, “Hezkuntza Itunaren eguneraketa sindikatuekin negoziatu eta onartzeko iragarri diren neurriak norabide zuzenean doaz, eta horrela eskatu dugu guk legegintzaldi hasieratik, hala agertzen baita ere Nafarroako Gobernu aurrerakoi eta plural batentzako Programa Akordioaren Hezkuntza ataleko 13. puntuan”.
Solanak azaldu duenez, “gaur departamentuak plazaratu duen proposamenaren edukia oraindik bere osotasunean ezagutzen ez dugun arren, eta hortaz, proposamena sakontasunez baloratzeko oraindik aukerarik ere ez dugun arren ere”, komunikabidek agertu dutena ikusita Geroa Baiko parlamentariak dio “positiboa” dela “negoziatzeko gaien artean ratioen beherakada lineala egotea, Geroa Baik ekimen ezberdinen bitartez behin baino gehiagotan aldarrikatu baitu hori”.
Horregatik guztiagatik, negoziazio honek bere fruituak lehenbailehen ematea espero duela adierazi du Geroa Baiko parlamentariak, bai eta Nafarroako hezkuntza sistema publikoaren hobetzerako izan dadila ere, “Nafarroako gizartearen funtsezko oinarria baita”
María Solana