Itzuli

Hezkuntza unitateen urritzea murrizketa dela ohartarazi du Geroa Baik eta ikasgelak ez ixtea eskatu du

Koalizioak mozio bat erregistratu du Nafarroako Parlamentuan, horren bitartez urtebeteko luzamendua eskatuz Gobernuari, hezkuntza eskaintza errealitate demografiko berriari egokitzeko

    26/27 datorren ikasturterako murriztu beharreko ikasgela kopuru handiari buruz Hezkuntza Departamentuak plazaratutako datuen aurrean, Geroa Baik dio jaiotza-tasaren gainbeheraren egungo testuinguruak, zuhurtzia, elkarrizketa eta ez-ohiko neurriak eskatzen dituela, hezkuntzaren kalitatea eta sistemaren kohesioa lehenetsiz, horregatik urtebeteko luzamendua eskatzen du hezkuntza eskaintza errealitate demografiko berriari egokitzeko.

    Koalizioaren iritziz nahitaezkoa da zuhurtziaz jokatzea epe ertainera egiturazko ondoriak izan ditzaketen erabakien aurrean, eta hezkuntza unitateen urritzea murrizketa dela ohartarazi du, sare kaltetuenetako bat ikastolena delarik gainera, Hezkuntza Departamentuak euskarazko irakaskuntzari egiten dio eraso berri bat izanik hori.

    Zentzu honetan, Geroa Bairen ustez ikasle kopuruaren gainebehera ezin da modu automatikoan ikasgelen ixtearekin lotu, hezkuntza kalitatea sendotzeko aukera moduan aprobetxatu behar delarik ordea, ratioak murriztuz eta geroz eta anitzagoa den eta geroz eta beharrizan handiagoak dituzten ikasleen arreta hobetuz, bereziki hezkuntza inbertsioa sendotzeko baldintza ekonomiko onak ditugun une honetan.

    Ikuspuntu honetatik, unitateen ixtea ekiditeko deia egin du koalizioak, bai sare publikoan bai eta itunduan ere, ez-ohikotasun demografikoko uneotan bereziki, eta urtebeteko luzamendua aztertzeko beharra planteatu du Hezkuntza Departamentuak jaulkitako 26/2026 Ebazpenaren bitartez berrituko ez diren hezkuntza-itunen kasuetarako, izan ere, indarrean dagoen araudian aurreikusten den aukera da luzamendua eta jaiotze-tasaren bilakaera kontu handiagoarekin ebaluatzea ahalbidetuko da horrekin, aldi berean, ezartzen diren irizpide teknikoetan egindako aldaketen eragina ebaluatuz ere.

    Geroa Baik azpimarratu duenez gainera, prozesu honetan hartutako erabakien eragina ez datorren ikasturtera bakarrik mugatzen, hezkuntza sistemaren egitura hurrengo urteetan baldintzatzen dute ordea, ondorengo hezkuntza mailetan ere eragina edukiz. Horregatik, funtsezkoa deritzo sistemaren egonkortasuna bermatzea, hezkuntza eskaintzan desorekak ekiditea eta lurralde kohesioa mantentzea.

    Geroa Baik ere ohartarazi du hartutako erabakiak euskarazko hezkuntza eskaintzaren aurkako eraso berria direla, kaltetutako unitate asko Nafarroako ikastolen elkarteari baitagozkio, ekimen sozialeko eredu kooperatiboa izanik eta komunitate osoan euskarazko hezkuntza mantentzearen alde egin duena gainera, administraritza publikoak hori mantentzeko maila izan ez duenean. Koalizioaren iritziz edozein unitate murrizketa arreta osoz analizatu beharra dago, euskararen ezarpenean atzerapausoak ekidinez eta hezkuntza planifikazioak gure hizkuntza propioa ez duela ahulduko ez eta kaltetuko bermatuz.

    Horregatik guztiagatik, Geroa Baik mozio bat erregistratuko du Nafarroako Parlamentuan Foru Gobernua premiatuz haur hezkuntzako ikasgelak itxi ez ditzan, ez sare publikoan ez eta itunduan ere ez, datorren ikasturteko planifikazioan. Halaber, urtebeteko luzamendua planteatzen du hezkuntza itunen berriztatzean, 416/1992 Foru Dekretuaren 44 artikuluarekin bat, egiturazko erabakiak egungo ez-ohiko egoera demografikoari egokitzeko helburuarekin. Ekimenak ere, ikasle kopuruaren murrizketa koiunturala aprobetxatzea proposatzen du, hezkuntza sistemaren kalitatea hobetzeko, aniztasunari arreta sendotuz, ahal den kasuetan ratioak murriztuz eta sistema osoaren planifikazio orekatua finkatuz.

    Izena eman gure buletina jasotzeko