Itzuli

Hezkuntza zentroetan dagoen irakasle faltari buruzko informazioa eskatu dio Geroa Baik Hezkuntza departamentuari

María Solanak Departamentuak jarraitu dituen kontratazio prozesuak jakin nahi ditu besteak beste, bai eta Departamentuak pasa den abuztutik zerrendak ireki ote dituen ere

    María Solana María Solana

    María Solana Arana Geroa Baiko parlamentaria Hezkuntza Departamentuari zuzenduriko informazio eskaera bat erregistratu du gaur, irakasle falta dela eta Nafarroa osoko hezkuntza zentroek gaur egun duten egoera berariaz jakiteko helburuarekin.

    Zerrendetan dagoen pertsonal faltaren jatorria pasa den ikasturtean ireki ez izana Hezkuntza Departamentuko arduradunei egun hauetan ugaritan entzun ondoren, eta ziurtapen hau zuzena ez dela jakinez, Solana parlamentariak “2018 urtean zehar eguneratu eta ireki ziren zerrenden xehetasuna” ezagutu nahi du (zein espezialitatea, zein datatan, horiek osatzen dituzten irakasle kopurua...); “bai eta zein zerrenda ireki diren pasa den 2019ko abuztuaren 7tik hona eta zein datatan ireki diren (horrela izan baldin bada) zerrenda horiek”.

    Halaber, falta diren espezialitateen eta irakasle kopurua eskabide honen erregistro datan zer nolakoa den jakitea eskatu du Solanak, bai eta irasleak oraindik sartzeke dauden zentroen xehetasuna ere. Informazio honekin batera, Geroa Baiko parlamentariak garrantzitsua deritzo 2019ko abuztutik jarraitu diren kidego guztietarako irakasleen kontratazio prozesuak ezagutzea, eta zehazki eskatu du jakitea ea 2019ko abuztuaren 7tik Nafar Lansare Zerbitzuko zerrendetara jo ote den Departamentuko zerrendak agortuta zeuden kasuetan eta, hala izatekotan, zenbatetan, zein datatan, zein espezialitatetarako eta zein hizkuntzetarako jo da zerrenda horietara.

    Horrekin batera, Solana parlamentariak galdegin du ea pasa den 2019ko abuztuaren 7tik Zerrenden kudeaketarako 51/2018 FA-ren 10. artikuluan aurreikusten den kontratazio berezira jo ote den eta, egin baldin bada, zenbat kontrataziorako eta zein baldintzatan.

    Udaren ordainketa. Bestalde, udako ordainketari buruz eztabaidatzeko bihar Hezkuntzako Mahai Sektoriala egingo dela Hezkuntza Kontseilariak iragarri duenez, Solanak ziurtatu du “deigarria” dela “kontseilariak behin eta berriro esatea dirua duela baina ez segurtasun juridikorik, uztailera arte arazoa alderantzizkoa zenean, egin zitezkeen araubideen argitarapenarekin de facto konpontzea erabaki zen aurrekontu falta alegia, araubideek berez kontratuak luzatu ordez, irakasleak uda garaian kontratatzea proposatuz, hori bai, lan egindako denborarekin proportzionaltasunez”. Horrela ba, Solanak Gimeno kontseilaria animatu du formula honen alde egin dezan, zeharo legezkoa eta balioduna baita helburu hori eta sinatu den akordioa betetzeko, aldi berean Lehendakaritzak 42/2016 Dekretua aldatzen duen arren.

    Izena eman gure buletina jasotzeko