Itzuli

Hezkuntzaren inguruko akordioa arriskuan ikusten du Geroa Baik

    Datorren ikasturteari begira ikasgelak ixteko erabakiaren inguruan sortutako arazoak konpontzeko Geroa Baik PSNrekin akordio hasiera bat lortu eta ordu gutxira, Geroa Baik herritarrei helarazi nahi die koalizioak mahaigainean jarritako akordioak betetzeko ez dagoela berme nahikorik.

    Zehazki, 31 aurreinskripzio dituen Lizarrako ikastolak eskatzen dituen bi ikasgelei dagokienez, koalizio honek eskaturik eta akordioa zinez formalizatzeko orduan, PSNren borondatea eta proposamena Geroa Baik planteaturiko konponbidetik oso urrun dagoela aurkitu dugu, gure proposamena Auzitegi Gorenaren jurisprudentziak babesten duen arren.

    Bestalde, arratsalde ordu honetan eta PSNren jarreraren aurrean, Geroa Baitik ez dugu posible ikusten biharko osoko bilkura baino lehen akordiorik lortzea, PSNren jarrera aldaketarik ez badago bederen.

     

    Izena eman gure buletina jasotzeko