Hiri Segurtasun alorraren kudeaketan aro berriaren aurka egiteko Mayak faltsukerietara jotzea salatu du Geroa Baik
Udaleko Hiri Segurtasun alorrean hasi den ari berriaren aurka egiteko Enrique Mayak (UPN) faltsukerietara jotzea salatu du Iruñeko Geroa Baik, eta ziurtatu duenez “ez Itziar Gómez ez eta Geroa Baik ere ez dute inoiz eskratxerik justifikatu”. Udal taldeak gainera Udaltzaingoaren zuzendaritzarekiko “errespetua” eskatu du, “ez baitago inongo sigla politikoren menpe”.
Udal taldearentzat “deigarria da UPNk zinegotzi on eta txarrei buruz hitz egitea, UPNk ezin baitu preseski harro egon Hiri Segurtasun alorraren buruan egindako bere kudeaketarekin, azken legegintzaldian bere azken zinegotzi delegatuetako baten dimisioaren ondoren”.
Iruñeko Geroa Baik nabarmendu duenez “agerikoa da azken bi urteetan aldaketaren gobernuarekin aurrera pausoak egin direna Udaltzaingoaren plantillaren bizikidetzan”. “Kidego zatitu bat jaso genuen, barne arazo askorekin eta agintaldi honen hasieran ere bazeudenak hitzarmen kolektiboa sinatu zen arte”, azaldu du.
Horregatik guztiagatik, udal taldearentzat, Mayaren adierazpenek “UPN dagoen urduritasun egoera agertzen dute”. “Tamalgarria da UPNk aro berri hau errealitatea faltsutzen hastea. Beti defendatu dugu Udaltzaingoa adostasunentik eta talde guztien arteko lankidetzatik landu behar dela, horrela Udaleko talde politiko guztiek parte hartu duten lantalde bat egon da ere”, azaldu du Iruñeko Geroa Baik, UPNri deia eginez “positiboan lan egin dezan eta Udaltzaingoak oraindik gainditzeko dituen erronketan ekarpenak egin ditzan”.