Hirigintza sozialago eta jasangarriago baterantz biraketa Estatua sustatzeko apustua egin du Geroa Baik
María Solana Geroa Bairen Diputatuen Kongresurako zerrendaburuak “hirigintza sozialago eta jasangarriago baterantz biraketa Estatuan sustatzeko” apustua egin du eta nabarmendu duenez, horretarako “Geroa Baik ordezkatzen duen aldaketarako giltza eraginkorra behar da Madrilen, etxebizitzari dagokionez beste eredu bat eduki daitekeela frogatu baitugu”.
José María Aierdi Foru gobernuko Lurralde, Etxebizitza, Paisaia eta Proiektu Estrategikoetarako kontseilariarekin batera egin duen hauteskunde ekitaldian, Solanak defendatu duenez “gure autogobernua sendotu beharra dugu, gure gizartearen errealitate berriei etxebizitzari dagozkion erantzun berriak emateko”.
Azaldu duenez, azken bi hamarkada hauetan “neurrigabekeria asko ikusi ditugu Estatuan, bipartidismoak elikaturiko eraikuntzaren burbuila eta adreiluaren espekulazioaren kulturatik, eraikuntzaren krisialdiaren gainbeheraraino”. Eta nabarmendu du egoera horren aurrean “beste eredu bat posible dela” frogatu duela Geroa Baik.
“Hala esan eta egin genuen, konponbide imajinatiboak, jasangarriak eta sozialak proposatu ditugu etxebizitza alorrean, alokairua, gazte edo adineko pertsonentzako etxebizitza tipologia berriak edo hiri kontsolidatuan inguru urbanoen zaharberritzea bultzatuz”, azpimarratu du.
Bestalde ere, nabarmendu duenez, Nafarroak “aurrea hartu du eraikuntza jasangarriari dagokionez, Euskal Autonomia Erkidegoaren atzetik” eta “zalantzarik gabe” Geroa Bai “alor hauetan funtsezkoa izan dela” defendatu du ere.
Bere aldetik, José María Aierdi Foru gobernuko Lurralde, Etxebizitza, Paisaia eta Proiektu Estrategikoetarako kontseilariak baloratu duenez, azken urteetan Geroa Baik “biraketa nabarmena eman die etxebizitza politikei, beti ere pertsonak buruan edukita”.
“Azken lau urteetan etxebizitzaren balioa erabileraren balioa izan da”, ziurtatu du Aierdik. “Etxebizitzarako eskubidea pertsona guztien oinarrizko eskubidea da” aldarrikatu du, eta horregatik “pertsonengan jarri da arreta osoa negozioan egin ordez”.