Itzuli

Hitzarmen Ekonomikoaren Legearen erreformaren inguruan Nafarroako Parlamentuaren akordioa lor dezakeen birformulazio bat proposatu du Geroa Baik

Ekonomia eta Ogasun kontseilariarekin eta Koordinazio Batzordeko arduradunekin bart edukitako bilera informatiboa baloratu du koalizioak

    Hitzarmen Ekonomikoaren Legearen erreformaren inguruan Nafarroako Parlamentuaren akordioa lor dezakeen birformulazio bat proposatu du Geroa Baik, bart Ekonomia eta Ogasun kontseilariarekin eta Koordinazio Batzordeko arduradunekin izandako bileraren ondoren.

    Koalizioak azpimarratu duenez, zentzu honetan beti egon da egozpen indizeari buruzko 67.2.h artikuluaren inguruko desadostasunak birbideratzearen alde, eta atzo edukitako bileran testu horren idazketa berri bat egotearen aldeko bere jarrera helarazi zuen ere, Foru Ganbera osatzen duten talde politiko guztien adostasuna lortzeko helburuarekin.

    Geroa Baik modu positiboan balioetsi du Foru Ogasuneko teknikariek landutako erreformaren gehiena, baina egozpen indizea zehazteko gaitasunaren garrantzia politikoa berretsi du, Nafarroaren subiranotasunaren egoitzari aitortu beharreko funtsezko erabakia baita hori. 

    Izena eman gure buletina jasotzeko