I+G+b eta Beka eskumenen transferentziarako negoziaketen egoera zein puntutan dagoen eta Estatuak Nafarroan egiten duen inbertsioa izango dira Geroa Baik Nafarroako Gobernuari galdetuko dizkion gaiak
Halaber, tokiko merkataritzan belaunaldi txandaketa mesedetzeko CAMVIO ekimenari buruz galdetuko du ere
Pablo Azcona Nafarroako Parlamentuan Geroa Baiko bozeramaileak Ganberako Mahai eta Eledunen Batzarraren ondoren egindako adierazpenetan, koalizioak datorren osteguneko kontrol saiorako aurkeztu dituen ekimenak xehetu ditu. Koalizioak Mikel Irujo Industria eta Trantsizio Ekologiko eta Digitalaren kontseilariari galdera zuzenduko dio, tokiko merkataritzan belaunaldi txandaketa mesedetzeko CAMVIO ekimenaren berri eman dezan.
Bestalde, Geroa Baik Taberna presidenteordeari ere galdera egingo dio, I+G+b eta Beka eskumenen transferentzia gauzatzeko Estatuarekin dauden negoziaketen egoera zein puntutan dagoen ezagutzeko helburuarekin. Azconak gogorarazi duenez, Amejoramenduan ezarrita dauden eskumenen garapen osoan aurrera egiteko konpromisoa Programa Akordioan jasota dago.
Eta hirugarrenik, Geroa Baik Lehendakariari egingo dio galdera, Estatuak Nafarroan burutzen duen inbertsioaren berri eman dezan. Azconak azaldu duenez, berriki ezagutu da Autonomia Erkidego guztien artean Nafarroan egiten duela Estatuak inbertsio txikiena, Estatuko Administraritzaren Interbentzio Orokorrak emandako datuen arabera. Geroa Baiko bozeramaileak nabarmendu du agerikoak diren datuen arabera, Nafarroak Estatuarekin duen betekizuna betetzen duela, baina Estatuak Nafarroarekiko duena ez ordea. Horregatik, koalizioak beharrezkoa deritzo honen gainean Lehendakariak aldarrikapena egitea.n
Azkenik, Azconak modu positiboan baloratu du Chiviteeta Pradales Lehendakariek, eraso interesatuen aurrean, Hitzarmenaren eta Kupoaren defentsan izenpetu duten artikulua.