Ibarrolak Koldo Martínezen aurka Nafarroako Auzitegi Administratiboan jarritako gorako errekurtsoa atzera bota izana begi onez jaso du Iruñeko Geroa Baik
Koalizioak gogorarazi du udal taldeko bozeramaile ohiaren aurka jarritako kereila honek zentsura mozioan eztabaidarako denbora epeen murrizketa zuela bere jatorrian
Iruñeko Geroa Baik begi onez jaso du Cristina Ibarrolak Koldo Martínezen aurka NAAn jarritako gorako errekurtsoa aintzat hartu ez izana. Errekurtsoak Koldo Martínez zinegotzi ohiak mozio hartan eztabaidarako hizketaldien denbora 10 minututik 6ra murrizteko hartutako erabakia zalantzan jartzen zuen.
“Udalbatzaren garapena errazteko eta eraginkorragoa izatea bermatzeko helburua zuen neurri honek NAAren oniritzia jaso du, bere ezarpenaren zilegitasuna baieztatuz”, gogorarazi du Koldo Martínezek.
Koalizioak gogorarazi duenez, NAAren ebazpenak, erabakia zuzenbidearen eta araudiaren araberakoa zela berresteaz gain, Ibarrolak erabilitako argudioak desmuntatzen ditu, bere errekurtsoan prozedimendua zalantzan jarri baitzuen, baina orain frogaturik geratu da araudiarekin eta Iruñeko zinegotzien eskubideen erabat begirunetsua izan zela.
Iruñeko Geroa Bairen iritziz ebazpen honek “pauso garrantzitsua dakar udal alorreko printzipio demokratikoen sendotzean, ezarritako prozesuekiko begirunea eta erabaki-hartzeen inpartzialtasuna berresten baititu”.
“Tamalgarria da gure erakundeen zilegizko jardun demokratikoaren baitan dauden prozedimenduak judizializatzen saiatu izana, bereziki abenduaren 28ko zentsura mozioa bezalako garrantzia politiko handiko testuinguru batean”, adierazi du Koldo Martínezek.
“Presentzia dugun erakunde guztietan demokrazia, gardentasun eta elkarrizketaren baloreak defendatzen jarraitzeko konpromisoa” berretsi du koalizioak, “interes partikular edo alderdikoien aurrean, politika herritarren zerbitzura egon beharreko tresna denaren uste osoarekin gainera”, amaitu du adieraziz.
Koldo Martínez