Ikasturte politikoari hasiera emateko ekitaldia egingo du Geroa Baik datorren ostiralean irailak 27
Don Carlos Hotelean izango da 19:00etatik aurrera
Ikasturte politikoari hasiera emateko ekitaldia datorren ostiralean, irailak 27, egingo du Geroa Baik, 19:00etatik aitzina. Herritar guztiei irekia izango den ekitaldia Uharteko Don Carlos Hotelean egingo da. Egoera politikoa analizatzeko eta ikasturte politiko honetan heldu beharreko erronkei gainbegirada egiteko balioko du hitzordu honek, bai eta datozen hilabeteetan ditugun ekintza-ildo nagusiak azaltzeko ere.
Ekitaldiaren baitan honakoek hartuko dute hitza; Ana Ollo, Nafarroako Gobernuko lehendakariordea; Unai Hualde, Nafarroako Parlamentuko presidentea; eta Uxue Barkos, foru senataria.
Ekitaldi politikoa gainera, koalizioko afiliatu eta zaleentzako topagunea izango da.