Itzuli

Ikerketa batzorderako Geroa Baik aurkeztutako lan-plana bere osotasunean onartu da

Zorroztasunean eta gardentasunean oinarrituriko lan proposamena dela defendatu du koalizioak

    Pablo Azcona Pablo Azcona

    Foru Gobernuak azken lau legealdietan egindako obra publikoen esleipenen gainean, Auzitegi Gorenaren ikerketan azpimarratu direnengan hain zuzen ere, Nafarroako Parlamentuak irekitako ikerketa batzordeak bere lan plana onartu du astearte honetan, bai eta bertan agerraldia egitera deituko diren pertsonen zerrenda ere.

    Horrela, 40 pertsonen agerraldia adostu da, horien artean Santos Cerdán, PSOEko Antolakuntza idazkari ohia; Koldo García, ministerioko aholkulari ohia; edo Antxón Alonso, Servinabar enpresaren jabea.

    Pablo Azcona Geroa Baiko bozeramaileak baloratu duenez, koalizioaren lan plana, “zorrotza” Azconaren hitzetan, “bere osotasunean onartu da, bai agerraldiei dagokionez, bai eta informazio eskabideei dagokionez ere”. “Eskabide hauek edo agerraldi hauek hedatzea onartuko dugu eta, zirrenik, proposatuko dugu ere, horregatik irekita uzten dugu aukera hori”, azpimarratu du, aldi berean defendatuz agerraldia egitera deiturik daudenak, analizatzen ari diren lizitazioetan “erantzukizunak dituzten pertsonak” direla bakarrik, edota “auzian bertan ikerketapean dauden pertsonak”.

    Izena eman gure buletina jasotzeko