Itzuli

Indar aurrerakoien artean lortutako hamargarren aurrekontu-akordioarekin pozik agertu da Geroa Bai

Neurri zehatzak lortzeko lanean jarraituko du koalizioak, hala nola lanaren errenta ertainei eta autonomoen sektoreari presio fiskala arintzeko neurriak

    Pablo Azcona Pablo Azcona

    Geroa Baik bere poza agertu du Geroa Bai, PSN, EH Bildu eta Contigo-Zurekin taldeen artean lortutako aurrekontu-akordioaren aurrean eta “Nafarroak hamargarren urtez jarraian aurrekontuak garaiz eta modu egokian edukitzea” nabarmendu du. Koalizioak gogorarazi duenez, Nafarroarentzako kontu hauek “duela hamar urte ikuspegi aurrerakoi eta plural batetik diseinatu ziren eta urte hauetan zehar egindako politiken oinarri izan dira, kalitatezko zerbitzu publikoen alde eginez, bai eta lurralde kohesioa eta garapen eredu jasangarriago, berritzaileago eta lehiakorragoa lehenetsiz”. Gainera, “aurrekontu-akordioa programa akordioaren bide beretik” doala baloratu du koalizioak.

    Pablo Azcona Geroa Baiko parlamentuko eledunak prentsaurrekoan azpimarratu duenez, 2025 urterako aurrekontuek 2015 urtean hasitako bidea finkatzen dute eta Geroa Baik urte horietan zehar Foru exekutiboaren baitan bultzatutako politikei jarraitasuna ematen die”. Halaber nabarmendu duenez, “azken asteotako aurrekontu-negoziazioari esker, koalizioak Nafarroarentzako dituen lehentasunei ekingo zaie”. Modu honetan, Azconak dio “Osasungintza inbertsioa sendotu” dela, bai eta industrian ere “eredu jasangarri baterantz eraldaketak dakarren erronka garrantzitsuaren aurrean; landa eremuak eta lehen sektoreak dituen erronken aurrean; bai eta Euskarabideatik sustatzen diren hizkuntza politikei dagokienez, edota etxebizitza lortzeko neurrietan ere”.

    Halaber, “Nafarroak egonkortasun politiko eta ekonomikoa” edukitzearen garrantzia azpimarratu du Azconak, hau “beste esparru politiko batzuetan aurki ditzakegun ezegonkortasun eszenatokien oso ezberdina izanik”. “Egonkortasun honek hamar urte iraun du eta urte horietan guztietan zehar Geroa Bai funtsezkoa eta ezinbestekoa izan den aktore eta eragilea izan da”, gaineratu du. Hoen aurrean, Geroa Baiko bozeramaileak azpimarratu du “Nafarroan eskuinek hausnarketa egin beharra dutela eta haien diskurtso katastrofista eta apokaliptikoak abandonatu, urtez urte errealitateak gezurtatu egiten baitu hori”.

    “Bihar aurrekontu proiektua Foru Parlamentura iristearekin -gaineratu du Azconak- parlamentuko tramitea hasiko da eta bertan Geroa Baitik proiektua zuzenketa partzialen bitartez hobetzeko lanean jarraituko dugu, aurrerapen sozialaren eta lurralde-egituraketaren ikuspegitik, zerbitzu publikoak hobetuz”.

    “Neurri fiskalak adosteko unea da ere, eta horretan lanean gaude, lanaren errenten eta autonomoen kolektiboengan begirada jarriz, azken urteetan interes tipoek, energiaren prezioak eta inflazioak gora egin izanaren ondorioak modu bortitzenean haiek pairatu baitituzte”, amaitu du ohartaraziz.

     

    Izena eman gure buletina jasotzeko