Indarkeria matxistaren aurkako sinboloari Antsoainen egindako erasoa gaitzetsi du Geroa Baik
Emakumeen aurkako indarkeriaren aurrean nafar gizarteak duen konpromisoa adierazten duen sinbolo baten aurka bart Antsoainen egindako erasoari erabateko gaitzespena agertu dio Geroa Baik.
Koldo Martínez Geroa Baiko parlamentuko bozeramailearen aburuz “atzo gauekoa bezalako erasoek frogatzen dute gizarte patriarkal baten aurrean gaudela oraindik eta hainbeste urtez borroka feministak lortutako aurrerapenei uko egiten dietela batzuek”.
“Horrelako erasoek, emakumeen aurkako indarkeria salatzeko eta gaitzesteko ekintzak lantzeko eta garatzeko gure konpromisoan berreste gaituzte, gizon eta emakumeen arteko berdintasun erreal baten alde”, nabarmendu du Geroa Baiko parlamentariak.
Koldo Martínez